Banaketa komertziala
Muntaketa automatikoaren sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
'Languages Lanean' kongresua egiten ari da Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatutako Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuari Urkullu Lehendakariak eman dio hasiera gaur goizean. Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbo izango du egoitza, urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan egingo baitira saioak. Lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga kongresuak.

MONDRAGONen presentzia
Egitarau zabala eta 50 hizlari baino gehiago izan duen ekitaldi honetan Leire Mugerza, Kongresu eta Batzorde Iraunkorreko lehendakariak, MONDRAGONeko esperientzia partekatu du. "Mondragon eta #euskara elkarrekin hazi gara" esaldiarekin hasi du bere aurkezpena, eta hitzaldian zehar zehaztu du euskarak egin duen bidea korporazioan. Hizkuntzen kudeaketari erreparatuz, Mugerzak esan du ezinbestean hizkuntza politika enpresa kudeaketan txertatu behar dela, euskalduntze planak aktibatu behar direla, errekurtsoak inbertitu behar direla eta elkarren arteko lana egin behar dela. Halaber, euskara badela enpresaren lehikortasunerako bide aipatu du, eta bukatzeko, bertaratutakoak animatu ditu aurrera egiteko, "gure sustraietatik , gure nortasunetik hazten segitzeko. MONDRAGONeko kooperatibok bidelagun izango gaituzue aurerantzean ere norabide horretan".

Bestalde, izan da beste kooperatiba batzuen parte hartzea antolatutako hainbat mahai ingurutan, beren esperientziaren berri ematen, hala nola, Eroski, Mondragon Assembly, Cikautxo, Mondragon Unibertsitatea eta Laboral Kutxa.
Info gehiago: languageslanean.euskadi.eus