Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
EderMobilityServices-ek nik&Go aurkezten du Vitoria-Gasteiz-eko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean
Edermobility services, mugikortasun elektrikoan oinarritutako negozio-ereduak diseinatzen dituen FagorEderlan taldeko empresa, Gasteiz-en burutuko den Smart En City proiektu europarraren partaide da eta bertan mugikortasun jasangarriko proiektuak garatzearen ardura izango du.
Gasteiz-eko Mugikortasun Iraukorreko Europako Astearen programa barruan, EderMobilityServices-ek produktu turistiko berri eta innobatzaile bat aurkeztuko du: nik&Go, ibilgailu elektrikoarekin egiten den tour-a, gps bidez gidatua eta audio eta multimediarekin bizipen dibertigarri eta ezberdina eskaintzen duena.
Denboran atzera egindako bidai honetan erabiltzailea izango da protagonista. Berak gidatuko du ibilgailua Gasteizko kaleetan zehar eta bitartean Zeledonek kontatuko dizkio kale hoien historia eta iragana. Ibilgailuak duen teknologiak erakutsiko dio erabiltzaileari nola zen hiria garai zaharretan eta azalduko dio zenbat aldatu den gaur egunerarte.
Proba ezazu doan
Irailak 12 eta 17 bitartean Gasteizen bazaude aukera duzu nik&Go tour-a doan egiteko. Gerturatu Kutxa eta Eulogio Serdan kaleen bidegurutzera eta bertan aurkituko dituzu EderMobilityServices-eko kideak.
Informazio gehiago: http://www.nikandgo.com/vitoriagasteiz