Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Abian da EMBRYO proiektua
EMBRYO proiektua (Engaging pupils into manufacturing: from valleys and local approach to international level) abian jarri da Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, eta bere helburua da gazteak manufakturaren mundura hurbiltzea. Horretarako, proiektua DBHko 4. mailako ikasleekin burutuko da, eta bertan parte hartuko dute DBHko ikastetxeko irakasleek, bai eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleek ere.
Hasteko, ikasleek prestakuntza saioak jasoko dituzte programazioaren, sentsoreen eta metalak konformatzearen inguruan, eta, jarraian, mahai prentsa bat fabrikatu eta programatuko dute. Bigarren fase batean, ikasleek proiektu bat garatuko dute eta bertan prentsa horrekin hainbat metalezko pieza fabrikatuko dituzte. Teoria jaso eta praktikak egiteaz gain, ikasle parte hartzaileek bisitak egingo dituzte enpresatako instalazioetara, esate baterako DANOBAT taldeko GOITIra.
Orain abian jarri den proiektua 2020 osoan burutuko da, eta lehen proba pilotuan Orioko Herri Ikastola eta Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako DBHko ikastetxeek hartuko dute parte. Lehen esperientzia honekin prozedura zehaztu eta hobekuntzak proposatu nahi dira, izan ere 2021etik aurrera espero baita proiektua Euskadiko ikastetxe gehiagotara eramatea eta baita Europako hainbat herrialdetara ere.
Lankidetzan sektorearen etorkizunerantz
Ekimenaren helburu garrantzitsuena gazteek manufakturarekiko duten irudia aldatzea da, lan zikina dela uste baitute, eta STEAM (Science,Technology, Engineering, Art & Maths) gaiak Euskadiko gazteen artean zabaltzea, bereziki nesken artean. Proiektua EIT Manufacturing izenekoak sustatzen du, eta proiektu europar horretan biltzen dira 17 herrialdetako 50 partner, tartean dela MONDRAGON Korporazioa. MONDRAGON Korporazioak berak gidatzen du EMBRYO proiektua, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin batera, eta Europako partner garrantzitsuek parte hartzen dute, hala nola Arduinok eta PtU Darmstadtek.