Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Mondragon Unibertsitatean 500 kidetik gora ari dira Euskaraldian parte hartzen
Entitate bezala 106 arigune eratu dituzte fakultate ezberdinetan.
Mondragon Unibertsitateak bat egin du Euskaraldiarekin eta unibertsitatean bertan "gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!" euskaraz aritzeko bideak zabaltzeko ahalegin berezia egin da. Horren erakusle dira unibertsitateko ariguneak; izan ere, 106 arigune sortu dira fakultate nahiz campus desberdinetan.
Euskaraldia girotzeko eta unibertsitateko irakasle eta ikasleak ekimenera batzeko, ekintza bereziak ere antolatu dituzte:
- Antton Telleriaren bakarrizketa (umore saioa abenduaren 3an MUtelebistan streaming bidez zuzenean emitituko dena).
- Galdebide lehiaketa azaroaren 20tik abenduaren 2ra.
- Bost jakin + 2 (abenduaren 3an)
- Ahobizi+belarriprestekin argazki erraldoia
- Bost jakin AsFabrik
- Argazki horma
- Ikasleen sokuntza emanaldia.
MGEP Euskaraldiarekin bat!

MGEPek buru belarri dihardu euskaraz "gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" egiten Euskaraldian zehar. 190 lankide ari dira parte hartzen ariketa sozialean eta 69 arigune osatu dira kooperatibak dituen campus eta gune ezberdinetan. Helburua, euskararekin dugun konpromisoa berretsi eta handitzea. MGEPen euskaraz!.