Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
LagunArok antolatu duen lehiaketak baditu irabazleak
1.200 pertsona baino gehiagok hartu du parte lehiaketan. LagunAro, EPSVko mutualista, pentsiodun eta onuradun bereziek erakundeari buruz duten informazioa jasotzea izan da helburua.
Hemen bertan jakitera eman bezala, ekainean “Zer dakizu LagunArori buruz?” deituriko zozketa-tribiala jarri zuen martxan Lagun Aro, EPSVk. LagunAroko mutualista, pentsiodun eta onuradun bereziek aukera izan dute parte hartzeko. Parte hartzeko webguneko arlo pribatuan sartu eta galdera batzuk erantzun behar izan dituzte.
Parte-hartzea bikaina izan da; 1.212 pertsonek egin diote aurre erronkari eta galdetegiko 10 galderei erantzun. Pasa den irailaren 7an egin zen zozketa eta honako 5 pertsonek irabazi dute 50 euroko balioa duen Eroskiko opari-txartela:
- Sonia Urkiza Laboral Kutxa
- Ion Ander González Orona
- José Javier Azpitarte Danobat
- Itziar Clemente Eroski
- Miguel Angel Herrera Soraluceko jubilatua
Zorionak guztioi!