LKS Next gaixotasun neurodegeneratibo arraroak ikertzeko proiektu batean parte hartzen ari da konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala aplikatuz

Card image cap
Ezkerretik eskumara, Aitor Moreno (LKS Next), Mikel Renteria (WOP Fundazioa) eta Salvador Martínez (Alacant-eko Neurozientzia Institutua).
2026/09/09

The Walk On Project (WOP) Fundazioak Alacanteko Neurozientzien Institutuaren bidez, LKS Next eta CSICen laguntzarekin bultzatutako Sagutxoa Proiektuaren misioa da gaixotasun arraro neurodegeneratiboen ikerketa bultzatzea. Hasierako aurrekontua 120.000 eurokoa izango da. Hala gaixo dauden haurren esne-hortzetatik eratutako neuronen probetatik jasotako datu-bolumen handietan konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala aplikatuko delarik.

Aitor Moreno, Konputazio Kuantikoko erreferentziazko ikertzailea, LKS Next taldearen buru izango da

Salvador Martínez Alacanteko Neurozientzien Institutuko ikertzaile nagusiak honako hau nabarmendu du: "Sagutxoa proiektuan, berme guztiak dituen prozesu baten bidez, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten haurren esne-hortzak biltzen ditugu. Hortz horien mamitik abiatuta, laborategian gaixotasuna haurren antzera garatzen duten neuronak sortzea lortzen dugu. Horrela, ahalik eta proba-banku onena dugu: Neuronak haurren berdinak dira eta, gainera, funtzionalak dira (haien arteko konexioak egiten dituzte, etab.)". 

Aitor Moreno, Konputazio Kuantikoko erreferentziazko ikertzailea, LKS Next taldearen buru da: "Gaixotasun bera duten haurren hortzen laborategiko neurona horiei proba asko egin diezazkiekegu eta haien datu kopuru izugarriak bildu. Datu-hodei horri konputazio kuantikoa aplikatzen diogu gaixotasunen patroi ezkutuak bilatzeko, tratamendu berrietarako arrastoak izan daitezkeenak".

"Lehen urrats honetan prozesu osoa probatu behar dugu, eta eraginkortasuna ondorioztatu. Espero dugu lehen emaitza batzuk izatea, ikerketa-lerro honi ikusten diogun potentzial izugarria baliozkotzeko. Dena ondo badoa, zalantzarik gabe, ahalik eta gaixotasun gehienei jarraipena emateko eta aplikatzeko baliabideak lortuko ditugu", nabarmendu du Mikel Renteria telekomunikazio ingeniari eta WOP Fundazioko presidenteak.

Irtenbide profesionalak.