Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Euskal kooperatibismoa indartsuago Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren Munduko Konferentzian
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua eta Konfekoopeko delegaritza bat, Patxi Olabarria eta Rosa Lavín bi erakundeetako presidenteak buru dituztela, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (ACI) Munduko Konferentzian eta haren Batzar Nagusian parte hartzen ari da egunotan, mundu osoko kooperatiba-mugimenduaren ordezkariak bildu dituen topaketan. Euskadik nazioarteko hitzordu honetan duen presentziak aukera ematen du euskal kooperatibismoaren esperientzia eta lidergoa balioesteko eta proiektatzeko, baita beste herrialde batzuetako erakunde eta instituzioekin duen harremana indartzeko, eta Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (ACI) erabaki-organo nagusietan euskal ordezkarien presentzia indartzeko.
Bilkurak herrialde ezberdinetako ordezkariak bildu ditu, mugimendu kooperatiboak amankomunean dituen erronkei buruz eztabaidatzeko eta lurralde ezberdinetako erakunde kooperatiboek dituzten aukerak partekatzeko
Nazioarteko agenda honek jarraipena du Costa Rican; bertan erakundeen arteko hainbat topaketa egingo dira eta bertako enpresa kooperatibak bisitatuko dira, lankidetza-bide berriak aztertzera bideratuta. Nazioarteko kooperatiba-mugimenduko topaketa irailaren 13tik 18ra ospatzen ari da Ciudad de Panaman, «Zubiak eraikitzen» lelopean. Hitzordu honek programa zabala eskaintzen du, nazioarteko mugimendu kooperatiboaren erronka eta aukera nagusien inguruko saio, eztabaida-mahai, tailer eta elkartrukerako espazioekin.
Erronka komunei heltzeko nazioarteko gunea Munduko Konferentziaren esparruan, Konfekoopek "munduko elkarrizketa kooperatiboa: eskualdeko eta sektoreko erronkak, aukera partekatuak" izeneko topaketa antolatu du, COCETArekin -Espainiako Lan Kooperatiben Konfederazioa- eta CICOPArekin -Lan Elkartuko eta Zerbitzuetako Kooperatiben Nazioarteko Erakundeabatera. Bilkurak herrialde ezberdinetako ordezkariak bildu ditu, mugimendu kooperatiboak amankomunean dituen erronkei buruz eztabaidatzeko eta lurralde ezberdinetako erakunde kooperatiboek dituzten aukerak partekatzeko.
Lan-saioetan, kooperatibismoaren erronka nagusiei heldu zaie, arreta berezia jarriz esparru arautzaile egoki baten garapenean
Topaketan Estatuko ordezkariek (erkidego ezberdinetakoak barne) parte hartu dute, baita Europako erakunde ezberdinetako ordezkariek ere, eta Italia, Frantzia, Israel, Belgika eta Japoniako ordezkariak. Lan-saioetan, kooperatibismoaren erronka nagusiei heldu zaie, arreta berezia jarriz esparru arautzaile egoki baten garapenean, kooperatiben lehiakortasuna indartzeari, erronka demografikoari erantzuteari eta eredu kooperatiboaren inpaktu ekonomiko eta soziala hobeto ikusarazteko gai izango den narratiba berri baten eraikuntzari.
Iñigo Albizuri (MONDRAGON), ACIko Administrazio Kontseiluko kide
Munduko Konferentziaren esparruan, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak (ACI) Hauteskunde Batzar Nagusia egin du. Bertan, Ariel Guarco berretsi du erakundeko presidente gisa, eta Administrazio Kontseilua berritu du 2026-2030 agintaldirako. Hautatutako 15 kideen artean Iñigo Albizuri dago berriz ere. Berrautaketak euskal kooperatibismoak ACIren zuzendaritza-organoetan duen ordezkaritzaren jarraipena bermatzen du eta mugimendu kooperatiboaren estrategia globalen definizioan duen parte-hartzea indartzen du. Albizuri MONDRAGON Korporazioko Harreman Publiko Globaletako zuzendaria da, eta Konfekoopeko Kontseilu Errektoreko eta Kooperatiben Kontseiluko osoko bilkurako kidea.
Panaman dagoen euskal ordezkaritza honako hauek osatzen dute: Mikel Larrea, Konfekoopeko zuzendaria; Belen Balerdi, Kooperatiben Kontseiluko idazkari teknikoa; Pablo Durana, Konfekoopeko nekazaritzako eta elikagaigintzako elkarte sektorialeko koordinatzailea; eta Helena Gorroño, ACIko Gazteria Batzordeko Batzorde Exekutiboko lehendakariordea.