Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
"Ez da espero mikrotxipen hornidura errekuperatzea 2022aren amaiera arte"
Josu Luengo, Ategiko lehengaien arloko arduraduna da. Gaur egungo mikrotxip-krisiaren zergatiak azaltzen ditu. Aurrekaririk gabeko krisi honek sektore askori eragiten die, bereziki automobilgintzari.
Josu Luengok hainbat datu interesgarri ematen ditu. Honako hauek azpimarra daitezke:
- Arazoaren oinarrian eskaera eta eskaintzaren artean dagoen desoreka dago.
- Bi hornitzaile haundi daude mundu mailan, eta biak Asian kokatzen dira.
- Produktu eta sektore berrietan eskaera handia sortu da; esate baterako adimen artifizialarekin zerikusia duten esparruetan.
- Gaur egun, automozio sektorearentzat oso beharrezkoak dira mikrotxipak. Ordez, mikrotxipen fabrikatzaileentzat automozioa ez da hain garrantzitsua.
- Dagoeneko urtebete igaro da krisia hasi zenetik eta ez da espero, epe laburrean behintzat, arazoa konponduko denik.
- Europako agintariak arduratuta daude eta inbertsio lerro berriak sortu dituzte Asiarekiko menpekotasuna murrizteko.
- Lehengo mikrotxip lantegia sortzeak 4.000 milioi dolar inguru balio zuen. Eta fabrika moderno batek 10.000 eta 20.000 milioi dolar artean.