Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Errigora elkartearen kanpaina berria abian da
Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Erromatarrek Ager Vasconum deitu zuten lurraldea (Nafarroa hegoalde eta erdialdea) du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek.
Bi kanpaina nagusi egiten dira urtero. Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura eta udazkenean Agerreko uzta euskarari puzka.
Aurtengo udazkeneko kanpaina urriaren 24tik azaroaren 14ra izango da. 3 saski eskuratzeko aukera egongo da.
- Saski beltza (55 €)
Piperrak-zainzuriak-orburuak-kardua-potxak-borraja-tomatea-teilak-mahats zukua-ardo beltza-ilarrak-patxaran mantekatuak.
- Saski berdea (65€)
Piperrak-zainzuriak-orburuak-txitxirioak-pasta-dilista lehorrak-ardo ozpina-tomate frijitua-sagar zukua-konbutxa tea-txokopipitak-teila eko-haritz ardo beltza.
- Saski gorria (75 €)
Ardo apartsua Rosé-ardo beltza kriantza-ardo txuria-patxarana-mantekadak-polboroiak-txokolatezko molineritoak-zainzuriak-turroia-piperrak-ardi gazta.
Nafarroako hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxeetara eramaten dituzte, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere.
Aukera paregabea gabonetako saski gisa oparitzeko!
Eskaera egiteko web orria: www.errigora.eus (urriaren 24tik azaroaren 14ra). Eskaera egiterakoan norberak aukeratzen du zein herritan jaso nahi duen.