Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Ingeniaritza eta arkitektura
Zaharrei egokitutako altzariak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
LABORAL Kutxak bat egin du MONDRAGON Hospitality-rekin
LABORAL Kutxak Arrasaten duen egoitza nagusia aukeratu dute finantza-erakundea MONDRAGON Hospitality elkartean sartzeko protokolo-sinadurarako. Elkarte hori hotelen eta sektore soziosanitarioko zerbitzu eta ekipamenduen enpresa hornitzaileen kluster nagusia da.

Elkarteak zortzi enpresa kooperatibo biltzen ditu, eta horiek 4.000 langile baino gehiago eta 500 milioi euroko fakturazioa dituzte. Xabier Egibar LABORAL Kutxako zuzendari nagusia eta Ramon Gómez Ugalde MONDRAGON Hospitality-ko lehendakaria baikor agertu dira elkartearen etorkizunari begira.
Honela mintzatu da Xabier Egibar: «Gure erakundeak betidanik lagundu izan die gure inguruko gizarte- eta enpresa-aurrerapenaren alde lankidetzan aritzeko xedea duten ekimenei, eta MONDRAGON Hospitality proposamen bereizgarria merkaturatzeko borondateak biltzen dituen eredu berritzailea da».
Bestalde, Ramon Gómez Ugaldek bere poza adierazi du, MONDRAGON Hospitality proiektuan LABORAL Kutxa bazkide izateagatik: «LABORAL Kutxa finantza-erakundea gure artean sartuz, ikuspegi integral batetik jorra dezakegu hotelen eta osasunaren esparruetan proposatzen diguten proiektu oro. Finantzaketa funtsezkoa da edozein ekimenetan, eta, orain, LABORAL Kutxaren partaidetzarekin, zirkulua ixtea lortu dugu».
LABORAL Kutxak proposamen esklusibo bat diseinatu du sektore soziosanitariorako banku-zerbitzuen eta aseguru espezializatuen arloko premiak asetzeko, eta 100 milioi euroko finantzaketa-lerro bat emango du datozen 2 urteetan; horietatik, jasangarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko izango dira 25 milioi euro.
Hauek dira MONDRAGON Hospitality osatzen duten enpresak: Enea (diseinuko altzariak), Erreka (ate eta sarbide automatikoak), Gerodan (altzarien proiektu integralak), KREAN (arkitektura eta ingeniaritza, kudeaketa integratua eta proiektuen egituraketa), Fagor Elektronika (telebista interaktiboko eta multimediako sistemak), Ondoan (instalazioen ingeniaritza, mantentzea, CAI eta energia), Onnera Contract (sukalde profesionalen, buffeten eta garbitegien proiektuak) eta LABORAL Kutxa (proiektuen finantzaketa eta aseguruak).
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Ingeniaritza eta arkitektura
Zaharrei egokitutako altzariak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.