Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Leartiker zentro teknologikoak laugarren "Polymers and Medical Aplications" jardunaldia antolatu du
Bihar, apirilak 22, ostirala, goizeko 9:30eatik aurrera Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean "Polymers and Medical Aplications" jardunaldia burutuko da. Bertan, hainbat arlotako profesionalak eta adituak bilduko dira polimeroek eta teknologia berriek osasunaren arloari eskaintzen dizkioten aukerak aztertzeko. Ekitaldia Leartiker ikerguneko Health Unit-ek antolatu du eta laugarren edizio honetan Eusko Jaurlaritzaren Osasun arloko Ikerkuntza eta Berrikuntza Estrategia (Innosasun programa) bertatik bertara emango da ezagutzera.
Aurten sektoreko ikerketan aitzindariak eta punta-puntakoak diren zenbait erakundek parte-hartuko dute
Ekitaldi berritzaile honen helburu nagusia da polimeroek eta teknologia berriek osasunaren arloan eskaintzen dituzten aukerak argitzea. Aurten sektore honetako ikerketan aitzindariak eta punta-puntakoak diren Bioef, CiC biomaGUNE, Ultrasion, Kraiburg eta BTI Biotechnology Institute bezalako enpresek eta erakundeek hartuko dute parte.
Bestalde, oinarrizko ikerketa industria-sektorera transferitzearekin lotutako gai espezifikoak, injekzio konbentzionalarekin alderatuta ultrasoinu bidezko injekzioaren abantailak, termoplastiko elastomeroen inguruko azken aurrerapenak eta osasun arloan 3d inprimatzeko material konposatuen garapena ere landuko dira.
Health negozio-unitateko arduradun den Ane Miren Zaldua doktorearen hitzetan, bertaratuentzako oso gai baliagarriak aurkeztuko dira ekitaldi honetan.
Biomedikuntzaren sektorea: etorkizuneko erronka Markina-Xemeingo zentroarentzat
Leartikerren plan estrategikoaren helburua da teknologia-gunearen ikerketa-bolumenaren % 30 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea 2020an. Sektore horretan, Leartikerren ikerketa balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzera bideratua dago. . Helburu hori lortzeko hainbat akordio sinatu dira zenbait enpresekin, unibertsitaterekin eta erakunde europarrekin.
Horrela, gaur egungo medikuntzan erabiltzen diren sistemak eta tresnak hobetzen lagunduko duten material polimeriko berriak aztertzen ari dira.
Ekitaldian parte hartzea doakoa da eta izen-ematea www.leartiker.com webgunean egin daiteke zuzenean. Plazak mugatuak dira.