Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
BIZITEK, ikusteko eta gozatzeko erakusketa
Ikerlanen 50 urteko ibilbideaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bizitek erakusketak. Pertsonen, teknologiaren, lortutako emaitzen eta erronken, eta eskainitako soluzioen bitartez ibilbide dotorea eskaintzen du erakusketak. Azaroaren 13ra arte egongo da zabalik.
Aurreko astean ateak ireki ondoren, asko izan dira Bizitek-era gerturatu diren arrasatearrak. Kulturateko espazioan jarritako erakusketaz gozatzeko aukera izan dutenak, eta bide batez, Euskadiko erreferentziazko zentro teknologikoak 50 urteko ibilbidean egindako lan guztiaz jabetzeko aukera izan dutenak. Erakusketa irekita egongo da datorren azaroaren 13ra arte, Arrasateko kultura etxean, Kulturaten.