Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Imanol Oleaga Mendiaratz, Copreciko gerente berria
Joan den abenduan iragarri zuten Imanol Oleaga hautatu dutela Copreciko zuzendari nagusi berria izateko, Javier Oleagaren ordez, zeina MONDRAGONeko Osagaien Dibisioko lehendakariordetzara igaro den. Urtarrilaren 1az geroztik, gerente berria dagoeneko ari da atxabaltar kooperatiban bere eginkizunak betetzen.
Imanol Oñatin jaio zen, 45 urte ditu, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago Deustuko unibertsitatetik.
Bere ibilbide profesionala Copreciri lotuta egon da ia osorik, 1999an hasi baitzen bertan, eta harrezkero hainbat kargu bete ditu kalitatearen zein salmenten arloetan. 2007tik aurrera Zuzendaritza kontseiluko kide izan da, eta 2014az geroztik kooperatibaren Europako Gas Egosketako negozioko zuzendaria izan da.
Zorte on zeregin berrietan!!