Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Hondakinak gestionatzeko hitzarmena sinatu dute LKS Energia eta Zerbitzuak eta Urbaser Taldeak
Hitzarmenaren bitartez, LKS Energia eta Zerbitzuak enpresak eta Urbaser-ek euren ahalmenak batu dituzte Euskadiko administrazioei hondakinak kudeatzeko ikuspegi berri bat eskaintzeko. Urbaser Taldeak eremu horretan duen esperientzia zabala eta MONDRAGONeko enpresek zerbitzu publikoen gestioan dituzten esperientziak uztartuta, eta horien kooperatibizazioa bultzatuta, kalitatea eta ekonomia hobetzea da asmoa.
Eraginkortasuna eta zorroztasuna
Administrazio publikoaren eta oro har herritarren beharrei eraginkortasun, zorroztasun eta arreta irizpideekin erantzuteaz gain, aliantza hau printzipio kooperatibo sendoekin, MONDRAGONen kudeatzeko ahalmen frogatuarekin eta Urbaser Taldearen esperientzia eta egiten jakitearekin indartu dute.
LKSko zuzendari nagusia den Alberto Gorroñogoitiaren hitzetan, aliantza honen bitartez "hondakinen arloan dugun interesa gauzatzen dugu, gizarte eta gestio publikoko proiektu handinahi bat garatzea ahalbidetuko duen ekimen baten bidez, zeinak herrialdearen aldeko apustua sendotuko duen, bere nazioarteko esperientzia eta printzipio kooperatiboak aplikatuz".
Eragile globala
EAEko eta Nafarroako lurralde zuzendaria den Javier Garcia Redondoren arabera, "hitzarmen honek agerian uzten du bi taldeek Euskadin hondakinen gestioan eragile global gisa duten presentzia bultzatzeko duten bokazioa, hondakinak kudeatzeko proiektu iraunkorrak, eraginkorrak eta operatiboak garatzeko asmoarekin".