Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Basque Project Management Kongresuaren laugarren edizioa hartuko du
Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k antolatzen dute kongresua Berriprocess aholkularitzaren eta Kanbanize Spain erakundearen laguntzarekin. Ekitaldia doakoa da eta posible da presentzialki (edukiera mugatua) edo Internetez parte hartzea. Jardunaldi hau batik bat zuzentzen zaie zuzendaritza edo proiektuen kudeaketa arloetako profilak dituzten eta euren antolakundeetan kudeaketa-jardunbide arinak aplikatu nahi dituzten pertsonei.
Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k antolatutako topaketa hori presentzialki eta online egingo da urriaren 14an.
Goizean zehar, hainbat erronka espezifiko landuko dira: enpresen kudeaketako egungo desafioak ulertzea, balore arinak partekatzea enpresaren kultura aldatzeko funtsezko konponbide gisa, eta antolakuntza arinak garatzera bideratutako Kanban Maturity Model tresna ezagutzea. Eredu horren bidez posible da jakitea zenbateko heldutasun-maila duen enpresak antolakuntza arloan eta orobat posible da ibilbide-orri bat prestatzea arintasun handiagoa lortzea helburu duten jardunbideekin. Jardunaldian aurkeztuko dira ULMA eta Hispacold enpresen esperientzia errealak, biek hala biek arrakasta izan dutenak antolakuntza arinaren hedapenean.
PMP –Project Manager Professional- ziurtagiria duten pertsonek estrategia arloko 3 PDU eskuratuko dituzte kongresuan parte hartuz gero. Dagoeneko posible da Basque Project Management jardunaldian izena ematea jguallar@mondragon.edu posta elektronikoaren bidez. Edukiera mugatua denez, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena ematen duten pertsonekin, parte-hartzea (presentziala edo onlinekoa) kudeatzeko.