Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Fabian Bilbao izango da Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusi berria
Fagor Etxetresna Elektrikoen Talde kooperatiboko Kontseilu Errektoreak Fabian Bilbao izendatu zuen, joan den ostiralean, zuzendari nagusi berria izateko, Txema Gisasolaren ordez, horrek datorren uztailaren 1etik aurrera Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaritza beteko baitu.
Fabian Bilbaok lotura sendoa du kooperatibarekin, eta azken urtean Taldeko Linea Zuriko Zuzendaritzan aritu da, hau da, konpainiaren negozio bolumenaren %90ean; lehenago Fagor Etxetresna Elektrikoen kooperatibako zuzendari nagusiaren karguan jardun zuen.
Fabian Bilbao Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, EHUtik. Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusi izendatu aurretik, Talde Kooperatiboan hainbat kargu bete ditu 1993an sartu zenetik: MONDRAGON Korporazioko Altzari Elkarketako zuzendari nagusia izan da, baita Korporazioko Sustapen Zentroaren Proiektuen arduraduna ere.
Gaur egun Fabian Bilbao GEYSER-GASTECH, SAko eta ECOLEC Patronatuko lehendakaria ere bada.