Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Parisko Ganbera Orkestraren kontzertura joan nahi?
TUlankidek Parisko Ganbera Orkestraren kontzertura gonbidatzen zaitu. Martxoaren 7an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte-hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Bizitasuna eta goiztiartasuna partekatzen duten bi obra (Mozartek hogeita bat urterekin idatzi zuen kontzertu hau eta Bizetek hamazazpirekin amaitu zuen bere lehen sinfonia) dira kontzertu honetako protagonistak, Europako ganbera-talde garrantzitsuenetako baten eskutik. Eta horri Nil Venditti zuzendari italiar-turkiarraren eta David Fray pianista frantsesaren freskotasuna eta gaztetasuna gehitu behar zaizkio.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Edu Abarrategi izan da. Zorionak!