Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
MONDRAGON IESEk antolatutako 10. Open Innovation Conference-ean izango da
Open Innovation Conference berrikuntzako zuzendarien, inbertitzaile korporatiboen eta berrikuntzako liderren urteroko hitzordua da. Bertan, berrikuntzako erronkak eta aukerak bateratzen dituzte eztabaida-panelen eta networking saio baten bidez. Jardunaldia ekainaren 12an izango da, Madrilen, ekintzailetzaz eta enpresa-berrikuntzaz hitz egiteko.
Edizio honetan, proiektu berritzaileak bultzatzeko ideien trukean jarriko du arreta
Edizio honetan, proiektu berritzaileak bultzatzeko ideien trukean jarriko du arreta. MONDRAGON Sustapen Zentroko Sagastigordiarekin batera, besteak beste, Volvo, Ikea eta Nike enpresetako ordezkariak eta liderrak joango dira, honako hauek lortzen laguntzeko:
- Gorabidean dauden enpresen berrikuntzen arriskua eta kostua murriztea.
- Hasierako negozio-fluxuaren kalitatea eta abiadura hobetzea.
- Start up-ei balio-proposamena handitzea.
- Aliantza korporatibo egokiak sustatzea berrikuntza-prozesuak hobetzeko.
- Aliantza horietan integratutako balioa handitzea.
Oraindik zabalik dago 10th Open Innovation Conference-ean parte hartu ahal izateko erregistroa, IESE Business School-en webgunetik.