Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
"Oso sektore dinamikoan gaude, eta gustatzen zait"
TRIAX erosi ondoren, Fagor Electronicak Multimedia Perspectives sortu du, bizitegi-sektorerako eta hirugarren sektorerako multimedia-soluzioen merkatuan lider izateko.
Fagor Electronicak iazko martxoan erosi zuen TRIAX Digital Solutions, eta orain, integrazio prozesua amaituta, emaitza Fagor Electronicaren negozio unitate berri bat izatea erabaki da, Multimedia Perspectives izenekoa. Gorka Guerrak gidatuko du proiektu berriaren oraina eta etorkizuna.
Arrasatearrak esperientzia handia du sektorean, eta proiektuaren berezitasunak kontatu dizkigu TU Lankideren podcastaren atal berrian. Usoa Agirrek egin dio elkarrizketa Guerrari, proiektuaren orainari eta Multimedia Perspectivesen etorkizunari buruz.