Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Arantzazulab-ek ikerketa-programa zehaztu du hiru euskal unibertsitateekin batera
Arantzazulab-ek bere aurkezpen ekitaldia egin eta hiru hilabetetara historikotzat jo daitekeen lan saioa antolatu du Arantzazulab-ek Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko Unibertsitateko 40 ikertzailerekin. Mintegiaren helburua da, batetik, gizarte erronken inguruko ikerketa joera nagusiek gure herrian sortzen dituzten galderen inguruan eztabaidatzea; eta bestetik, datozen urteetarako laborategiko ikerketa edukiak zehazteko hausnarketa lankidetzan egitea.
Hala, Arantzazulab topaleku bihurtzen da —hiru euskal unibertsitateek hartzen dute parte bertan—, elkarlanean ikertzeko. “Helburua ikerketa berritzaileak sustatzea da, guztion artean ditugun erronka sozial global eta konplexuei buruzko hausnarketa bultzatzeko” esan du Naiara Goiak, Artantzazulab-eko zuzendariak.
Lau ikerketa-eremu
Hasiera batean, Arantzazulab-ek unibertsitateei proposatu dizkien lau ikerketa-eremu handitan jarri du arreta: Demokrazia, Ongizatea, Bizikidetza eta Lana. Hurrengo pausoa hurrengo urteetarako ikerketa-plan zehatz bat diseinatu eta abian jartzea izango da. Plan hori hiru unibertsitateek gauzatuko dute, Arantzazulabek gainbegiratuta.
Hurrengo pausoa hurrengo urteetarako ikerketa-plan zehatz bat diseinatu eta abian jartzea izango da. Plan hori hiru unibertsitateek gauzatuko dute, Arantzazulabek gainbegiratuta.