Leartibai Sarietan zortzi kategoria sarituko dituzte aurten

Leartibai Fundazioak ekintzailetza sustatzeko Leartibai Sarien bosgarren edizioa jarri du martxan. Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaileei aitortza egitea, negozio berrien sorrera bultzatzea eta lanpostu berriak sortzea.
Card image cap
2026/10/23

Guztira, zortzi kategoriatan banatuko dituzte sariak. Irabazleek, sari ekonomikoaz eta garaikurraz gain, aholkularitza jasotzeko aukera izango dute, beren negozio-ideiak garatu eta bultzatzeko. Gainera, Lea-Artibai Berrikuntza Guneko Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna eta Leartibai Fundazioaren programetan parte hartzeko erraztasunak izango dituzte.

Zortzi sari-kategoriak

  • Negozio-ideia berritzailea: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Ostalaritza, turismo edo zerbitzu enpresa: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Merkataritza-establezimendua: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Kooperatiba-eredua: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Emakume ekintzailea: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Ekintzaile gazteek sortutako enpresa: bost sari, bakoitza 1.500 eurokoa eta garaikurrarekin.
  • Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen negozio-ideia: lau sari, bakoitza 500 eurokoa eta garaikurrarekin.
  • Ekonomia urdineko negozioa: 1.500 euro eta garaikurra.

Emakume ekintzailearen saria izango da beste kategoriekin bateratu ahal izango den bakarra.

Captura de pantalla 2026-10-23 a las 8.29.07.png

Proiektuak aurkezteko epea

Proiektu gehienak aurkezteko azken eguna urriaren 30a, barikua, izango da. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen negozio-ideiek, berriz, azaroaren 6ra arteko epea izango dute. Sari-banaketa azaroaren 19an egingo dute.

Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute

Azaroaren 2tik 13ra, lehiaketara aurkeztutako negozio-ideiak Leartibai Fundazioaren Instagram kontuan erakutsiko dituzte, ikasleen kategorian aurkeztutakoak izan ezik.

Bozka gehien jasotzen duen ideiak bertako produktuekin osatutako Hamen Bertokoa otzara bat irabaziko du. Gainera, bozketan parte hartzen dutenen artean beste otzara bat zozketatuko dute.

Inskripzio orria eta lehiaketaren oinarriak:  https://leartibaifundazioa.eus/leartibai-sariak-2026-oinarriak/

Irakaskuntza teknikoa