Irakurriena
- 1. Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
- 2. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 3. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 4. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 5. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 6. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 7. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 8. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 9. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 10. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
Jon Zuazok ordezkatuko du Juan Mari Palencia Fagor Ederlan Groupeko zuzendaritzan
Jon Zuazok 51 urte ditu eta ibilbide luzea du Fagor Ederlanen. Duela 29 urte hasi zen bertan, prozesuetako ingeniari gisa. Urte horietan guztietan zehar proiektu-burua izan da, Ederlan taldeak Usurbilen (Gipuzkoa) duen lantegiaren komertzial gisa, eta, ondoren, Europako planta guztien arduradun-komertzial moduan. Bere azken etapan, Bergarako eta Arrasateko (Gipuzkoa) aluminiozko portamangeten lantegien zuzendaria izan da.
Jon Zuazo: "Erronka izugarriak ditugu, arlo sozial eta enpresa arloan, eta aldatzeko zein hobetzeko aukera ugari izango ditugu, eta hori guztia bideratzeko nire bertsiorik onena eskainiko dut"
Kooperatibako bazkideei zuzenduta egindako aurkezpenean azpimarratu duenez, "apaltasunez, baina ilusioz eta motibazioz beteta" egingo dio aurre etapa berriari, "erronka handiak ditugu, bai gizarte mailan, bai enpresa mailan, baita aldatzeko eta hobetzeko aukera asko ere, eta, horretarako, nire bertsiorik onena eskaintzeko prest nago".
Apiriletik aurrera
Jon Zuazo arduratuko da taldearen zuzendaritzaz 2024ko apirilaren 1etik aurrera, eta une horretan hasiko da 2025-2028 plangintza estrategikoa lantzen. "Prozesu horretan, datozen 4 urteetarako ildo estrategikoak guztion artean erabakiko ditugu. Aukera aparta da partekatutako proiektu bat definitzeko, ahots guztiak kontuan hartuta eta, horrela, gure arteko konpromisoa eta motibazioa berpizteko ".
Prozesu honetan Juan Mari Palenciaren laguntza izango du eta Mondragon Automocion Chassis & Powertrain-eko lehendakariorde izaten jarraituko du.