Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Kilometroetako cocktaila prestatu eta zerbitzatuko dute Basque Culinary Centerreko 25 ikaslek
Urriaren 5ean, igande honetan, Gipuzkoako ikastolen jaiko, Kilometroetako, cocktail instituzionala prestatuko dute Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen graduko 25 ikaslek. Ikasleen beraien ekimena izan da, eta beraiek egin dituzte antolakuntzarekin kudeaketak; izan ere, euskararen eta ikastolen aldeko jai horri lagundu nahi izan diote, era askotan parte hartu daitekeela jakin dutenean.
Aurtengo edizioan Orioko Ikastolak antolatuko du Kilometroak. Goizeko 9:00etan hasiko da, eta cocktaila Ikastolaren pabilioian egingo da 12:30ean. Ikasleek –horien artean jangelan nahiz sukaldean espezializaturikoak daude– sei pintxo eta hainbat edari prestatuko dituzte, guztiak Euskadiko produktuekin eginak (hegaluzea, piperrak, txakolina, etab.). Cocktaila ikasleek beraiek zerbitzatuko dute, Kilometroetako boluntarioen laguntzarekin.