Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Mondragon Unibertsitatearen beste bi ingeniaritza-tituluk kalitatearen Europako zigilua eskuratu dute
Mondragon Unibertsitateak EUR-ACE® deituriko ingeniaritza-arloko kalitatearen nazioarteko zigilua jaso zuen, atzo arratsaldean, Ingeniaritza Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sarearen (ENAEEren) aldetik. Unibertsitateak bi gradu berri hauengatik jaso du akreditazio prestigiotsu hori: Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan eta Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan. Europako Goi Hezkuntzako Esparruan zehaztutako estandarretan oinarrituz, ingeniaritza-graduko edo masterreko tituluak ebaluatzeaz arduratzen den Europako sare horrek bermatutako ingeniaritza-tituluak dituen euskal unibertsitate bakarra da.
Nazioartean ezaguna den ziurtagiri horrek mugikortasun akademikoa eta profesionala errazten ditu, kalitate handiko ingeniaritza-programak identifikatzea ahalbidetzen baitu, Europan nahiz haren mugetatik kanpo.
Estatuko lehena
Bi titulazio horiek Mekanikako Ingeniaritza Graduari gehitu behar zaizkio, hark ere EUR-ACE® zigilua lortu baitzuen 2014an. Horrela, bada, Mondragon Unibertsitatea da Europako ziurtagiri prestigiotsu hori lortu duen lehen unibertsitatea, bai Euskadin (beste inork ez du lortu oraindik), bai estatuan, azken kasu horretan, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatearekin batera.
EUR-ACE® zigilua European Network for the Accreditation of Engineering Education (ENAEE) Sareak baimendutako agentzia batek unibertsitate jakin bati ematen dion ziurtagiria da. Agentzia horrek estandar batzuetan oinarrituz ebaluatzen ditu graduko ingeniaritza edo masterreko tituluak, Europako Goi Hezkuntzako Esparruari dagokion kalitatearen, garrantziaren, gardentasunaren, aintzatespenaren eta mugikortasunaren printzipioekin bat datozen egiaztatzeko.
EUR-ACE® akreditazioa ANECA (www.aneca.es) agentziak kudeatzen du Espainian, tituluen akreditazioari dagokion berrikuntza-prozesuko aktore nagusiak, baita Espainiako Ingeniaritza Institutuak (IIEk) ere (www.iies.es). Azken hori ingeniari-lanbideari loturiko erakunde garrantzitsuenetako bat da