Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Musika ikuskizun handien mailan
Gozatu "Humanity At Music - Sinfonia Kooperatiboa" ikuskizunaren laburpen-bideoarekin. Ikuskizun osoa ETBk emango du larunbatean lehen katean, 21:00etan. Hortik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-eko Nahieran-en.
Larunbat honetan, 21:00etan, ETB1ek "Humanity At Music – Sinfonia Kooperatiboa" ikuskizun osoa emango du. Horrez gain, igandetik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en Nahieran-en.
Joan den larunbatean Gasteizko Buesa Arenan 11.410 pertsona batu zituen ikuskizuna da "Humanity At Music – Sinfonia Kooperatiboa"; eta honek bukaera eman zion hainbat herritan (Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Tafalla, Lekeitio eta Iruña) egindako emanaldi txikiagoei. Guztira, emanaldi horiek 15.500 ikusle batu dituzte. Gasteizko ikuskizuna ahaztezina da dagoeneko kooperatiben kolektiboa osatzen dugunontzat eta zuzenean ikusteko aukera izan genuenontzat.