Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Arrakasta kasuak argitara emango ditu Shaking HUB komunitateak
MONDRAGONek sustatutako Adimen Artifizialeko komunitate irekiak bideo ezberdinen bitartez arrakasta kasuak ezagutzera emango ditu datozen egun eta hilabeteotan. Besteak beste, Adimen Artifizialeko proiektuak garatzen dituzten kooperatibek parte hartuko dute komunitatean eta euren proiektuak erakutsiko dituzte, hala, Fagor Elektronika, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, LABORAL Kutxa edo eta ERREKA kooperatibak ari dira proiektuan parte hartzen. Eta aipatu kooperatibek garatzen ari diren proiektuak bideo formatuan erakusteko asmoa du Shaking HUBek.
Urritik abian
Adimen Artifizialean interesa duten pertsonak konektatzeko helburuaz sortu da Shaking HUB, mundura irekia, Korporaziotik harago. Teknologiak eta talentuak bat egingo dute komunitate berrian, pertsonak eta proiektuak, gizakia eta makina batuko dira, inspiratzaile izateko asmoz.
Shaking HUBen pertsona eta erakunde ezberdinek parte hartuko dute. Albisteak argitaratu eta partekatu ahal izango dituzte, networking espazio gisa ere funtzionatuko du, ekitaldi, argitalpen eta proiektu berrien gaineko informazioa partekatuz. Lan eskaintzak eta praktika aukerak ere aurkitu ahal izango dira. Eta noski, Shaking HUB Linkedinen ere egongo da, non mundu guztiko profesionalek parte hartu ahal izango duten.