Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Sharma Catering Zinemaldiaren 70. edizioan
Sharma Catering arduratu zen San Telmo Museoan zerbitzatu zen proposamen gastronomikoaren eszenaratzeaz, Donostiako Zinemaldiaren inaugurazio ofizialaren ondoren. Ekitaldira mila pertsona inguru joan ziren, eta Sharmak, Zazpirekin lankidetzan – Museoaren beraren jatetxearekin –, pintxo eta edari sorta bikaina eskaini zuen, Zinemaldiak antolatutako festa girotzeko, non ez zen falta izan urdaiazpiko moztaile bat, hainbat korner tematiko eta DJ bat.

Sharmaren gourmet pintxoak SSIFFFen
Zinemaldiaren erakunde eta enpresa babesleez gain, zinema-munduko hainbat aurpegi ospetsu ere bertaratu ziren, batez ere artista nazionalak, Zinemaldiaren 70. edizioari hasiera ematen zion jaia galdu nahi izan ez zutenak.
Zinemaldiaren erakunde eta enpresa babesleez gain, zinema-munduko hainbat aurpegi ospetsu ere bertaratu ziren
Halaber, astean zehar Sharmak Zinemaldiari lotutako beste zerbitzu batzuk eskaini ditu, hala nola, Industria Kopa zazpigarren artearen munduko 500 profesionalentzat edo 25 aktorerentzako afaria ederra paregabeko ingurune batean, Hendaiako Chateau de l´Abbadien.