Irakurriena
- 1. Arrasate herri kardio-babestua izango da, Bexen Cardioren 17 desfibriladore instalatuta
- 2. Ondoan Taldeak Kataluniako Urven Solutions konpainiako partaidetza nagusia eskuratu du
- 3. Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
- 4. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 5. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 6. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 7. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 8. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 9. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 10. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
Gabarraren Bilboko ekitaldian presente izan zen Kide
Kide kooperatibak otsailean iragarri zuen bezala, hurrengo hiru urteetan Ondarroako arraun taldearen eta bere traineru nagusiaren, Antiguako Amaren, babesle nagusia izango da. Horri esker, Kideren irudia Athletic Clubeko gizonezkoen taldearen ospakizunean presente izan zen.
Hala azaldu dute kooperatibaren Linkedin orrian: "Zalantzarik gabe, Bilbon atzo egun handia izan zen eta oso harro gaude Gabarra itsasadarrean zehar lagundu zuen traineruetako batean gure logoa ikusteaz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ondarroako arraun taldeari hurrengo hiru urteetan babesle nagusi izateko aukeragatik. Jakina, Athletic Clubari ere zorionak ematen dizkiogu merezitako garaipen honengatik eta hain giro ikaragarria sortzeagatik."
Hiru deboralditarako hitzarmena
Hitzarmenaren arabera, Kide gizonezkoen traineruaren babesle nagusia izango da, eta bere logotipoa brankan, atoietan eta arraunlarien arropetan agertuko da.
Hala, taldearen izena estropadetan ONDARROA KIDE izango da, sekulako ikusgarritasuna eskainiz babesletzari. Era berean, Kideren logotipoa emakumezkoen senior taldean eta harrobiko taldeen jantzietan ere agertuko da.
Akordioak hiru urteko iraupena izango du eta Kideren logoa Eusko Label Ligan ikusiko da 2024 denboraldian, estropaden lehenengo mailan.