2017-10-20T12:51:16+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Osasun sektore nazionaleko 150 profesional eta aditu elkartu dira MONDRAGON Health-eko jardunaldian

2014/12/04

MONDRAGON Health, SEDISA eta Barrualde-Galdakao ESI arteko VI. jardunaldian osasun arloko teknologian orainaldira eta etorkizunera begira osasunaren eta herritarraren kudeaketari dagokionez eman diren azken aurrerapenak aurkeztu dira. Izan ere, aurrerapen teknologikoek baldintzatzen dute osasun arloko kudeaketaren etorkizuna eta helburua pazientea bere osasunarekin arduratsuago eta aktiboagoa izatea da. Bere aldetik, Iñigo Lamarca Arartekoak emandako hitzaldian Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoko herritarren ikuspegiari buruzko errepasoa egin du, pazienteek egindako zenbait erreklamazio aintzat hartuz.
Osasun sektore nazionaleko 150 profesional eta aditu elkartu dira MONDRAGON Health-eko jardunaldian

Osasunaren sektore nazionaleko 150 profesional eta aditu baino gehiago elkartu dira Galdakao-Usansolo Ospitalean burutu den MONDRAGON Health, SEDISA eta Osakidetza arteko VI. jardunaldian. Bertan Estatu osoko osasun-instituzioetan txertatzen ari diren kudeaketa-eredu berriak aurkeztu dira.

mikel_alvarez-Mondragon Health

Mikel Alvarez MONDRAGON Health erakundeko Zuzendari Nagusia da. Bere hitzetan, “jardunaldi honen helburua une honetan osasun-sistemek iraunkortasun ekonomikoari dagokionez dituzten zailtasunak agerian jarri eta horiek eraginkorragoak izateko antolaketarekin lotutako hobekuntzak txertatzeko dagoen premia ikusaraztea da”. Mikel Alvarezek nabarmendu duenez, “Birzehaztapen batzuk behar dira, osasun unibertsalaren printzipioak bermatzeko hau da, guztiontzako osasunarekin lotutakoak”.

Iñigo Lamarca Arartekoak Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileen aldetik jasotzen dituen kexa nagusiak azaldu ditu eta oroitarazi du “osasun-eskubidea garrantzitsuena dela, eta norbanako guztiei dagokien giza eskubide bat dela”. Amaitzeko, adierazi du, “Horregatik, hala Osasun Saila nola Osakidetza eskubide hori herritar guztiei bermatzen saiatu behar dira”.

Arartekoaren mintzaldiaren ostean, Jardunaldian bi Mahai-inguru antolatu dira, bi alderdi arras ezberdinen inguruan sakontzeko: “Osasun-zerbitzuak Emateko Eredu Berriak” eta “Herritarrak eta Osasun arloko Teknologia”, betiere, osasun-sistema osoko protagonista eta ardatza hiritarra izan dadila saiatuz.

Mondragon Health

Osasun-sistema egokitzeko premia

Lehen mahai-inguruari dagokionez, osasun-zerbitzuko eredu berriak aurkeztu dira. “Osasun-sistema egokitzeko premia dago, bilakaera demografikoak, gaixotasun batzuen eboluzio epidemiologiko azkarrak, berrikuntza teknologiko eta sozialak, nahiz pazientearen igurikimena areagotzeak eraginda” adierazi du mahai horretako moderatzaileak, Andoni Arzelay jaunak, Osakidetzako Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzuko buru denak.

Osasun-sistema egokitzeko premia dago, bilakaera demografikoak, gaixotasun batzuen eboluzio epidemiologiko azkarrak, berrikuntza teknologiko eta sozialak, nahiz pazientearen igurikimena areagotzeak eraginda.

Mahai horretan izan dira Jaume Sellares (EAP SARDENYA erakundeko zuzendaria), lehen arretan auto-kudeaketarako sistema berri bat aurkeztu duena, osasun-sistema publikoarentzat esklusiboki lantzen dituzten berezko ekipamenduak baliatuz gauzatzen dena; Cesar Pascual, Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea; Roberto Nuño, O+Berri erakundeko (Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundea) zuzendaria; Pilar Regulez, Barrualde-Galdakao ESI erakundeko zuzendari medikoa; eta Amaia Etxebarria, Barrualde-Galdakao ESI erakundeko Integrazio Asistentzialeko zuzendaria.

Mondragon Health

Jardunaldiko bigarren mahai-inguruan “Herritarrak eta Osasun arloko Teknologia” izeneko gaia jorratu da. Moderatzaile lanetan Antonio Arraiza aritu da, Osakidetzako Osasun Asistentziako Zuzendaria. Hizlariek osasunaren sektorean teknologia berriak txertatzearen ondorioak nabarmendu dituzte, izan ere, pazienteen arreta indibiduala nahiz taldekakoa hobetzea ahalbidetzen dute. Teknologia horiei esker, pazienteak partaidetza handiagoa du bere osasunaren prozesuetan, modu horretan, pazientea arduratsuago eta aktiboagoa da bere osasunari dagokionez.

Testuinguru horretan, parte hartu dute Asier Aztiriak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko koordinatzaileak; Jose Miguel Azkoitiak, TECNALIA OSASUNA erakundeko Garapen eta Negozioetako zuzendariak; Miguel Oguetak, Osakidetzako osasun informazio eta kudeaketako zuzendariordeak; Aitor Ezkerrak, IKERLAN erakundeko mikrosistemen Saileko arduradunak; eta Amaia Benitok, ACEDE-Etxeko Klusterraren H-Enea Living Lab ekimeneko antropologoak.

Guztiak bat dator Asier Aztiriak adierazitakoarekin, hots, “azken erabiltzailera, hau da, pazientera, bideratutako produktu bat diseinatzea dugu buruan”. Horrela, pazientearen irisgarritasunarekin lotutako berrikuntza teknologikoa bere bizi-kalitatea hobetzeko soluzio berrietan aplikatzea bilatzen dute.

Bi mahai-inguruak burututa, Jardunaldiari amaiera emateko bertaratuek hizlariei zuzendutako galderen txanda bat ireki da eta, era berean, Jon Guajardok, Osakidetza Barrualde – Galdakao erakundeko Zuzendari Gerenteak, topaketaren ondorioak azaldu ditu. “Iñigo Lamarca Arartekoak pazientearengandik hurbilen dauden alderdien inguruan gogoeta eginarazi digu, hori izan da jardunaldiaren gakoetako bat. Herritarrak ematen zaiona baino informazioa gehiago jasotzeko premia du eta hurbiltasun handiago batez. Bestalde, pazientearen tratu eta harremanaren gaiari dagokionez, sarritan, ez da behar adinako hurbiltasunez ematen” azaldu du Jon Guajardok.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak