2017-10-19T03:57:56+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

350 ikaslek ikasturte berria hasi dute Basque Culinary Centterren

2014/09/11

Lehen mailako ehun ikaslek baino gehiagok eta Graduko gainontzeko hiru mailetakoek asteon ekin diete eskolei. Ikasturte honetan eskuratuko du titulua Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen promozioak Basque Culinary Centerren. Horretaz gain, 100 inguru ikasle berrien erradiografiak erakusten duenez, 24 Euskal Autonomia Erkidegotik datoz, 53 estatuko gainontzeko erkidegoetatik eta beste 27 atzerritarrak dira.
350 ikaslek ikasturte berria hasi dute Basque Culinary Centterren

BCC-Alumnos2014

Basque Culinary Center dagoeneko bete da. Mundu osotik etorritako 350 ikaslek aste honetan hasi dituzte Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko eskolak Basque Culinary Centerren (zeinak Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien fakultatea eta Gastronomia eta Elikadura arloko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa biltzen dituen). Estatuko lehendabiziko Gastronomia Zientzien fakultatean etorkizuneko sukaldari handiak eta gastronomiako eta elikadurako profesionalak ari dira trebatzen.

Astelehenean hasi zuten ikasturtea lehen mailako 104 ikasle berriek, asteartean bigarren mailako 104 ikasleen txanda eta gaur, ekingo diote lanari hirugarren eta laugarren mailako ikasleek (82 eta 59 lagunek, hurrenez hurren). Guztia prest dago ikasturteon Gastronomia Zientzietako estatuko lehen gradudunen promozioa Fakultateko labeetatik atera dadin.

Izan ere, ikasturte honetan plazaratuko da unibertsitate-titulua duten sukaldarien eta gastronomiako eta elikadurako profesionalen lehen promozioa Espainiako estatuan. 2011n abian jarri zenetik, etorkizuneko profesionalak trebatzen ari da Basque Culinary Center, mundu osoko sukaldeetan arituko diren profesionalak, sukaldeok kudeatuko dituztenak eta baita elikagaien industriako enpresak zuzenduko dituztenak ere.

Lehen promozioa

Lau ikasturtetan zehar, ikasleek sukaldaritzako abangoardiarekin lotutako ikasgaiak landu dituzte, elikagaien industriaren eta berrikuntzaren ingurukoak, eta negozioari eta ekimenari buruzkoak. Unibertsitate-irakasleak eta gastronomiako, sukaldaritzako eta jatetxeen arloko profesionalak izan dituzte irakasle.

Ikasturteon, elikagaien industriaren sektorean edo jatetxeetakoan praktikak egin ondoren (tokiko, estatuko eta atzerriko jatetxeetan aritu dira), laugarren mailako ikasleek karrera-amaierako proiektua aurkeztu eta defenditu beharko dute, elikadura sektoreko profesional handiak direla erakutsiko duen lana, alegia.

Basque Culinary Centerren ikasketak hasi dituzten 104 ikasle berriek hautaketa-prozesua gainditu behar izan dute. Ingeles-azterketak, ikasketa-espedientea eta gaitasun-probak hartu dira kontuan prozesu horretan.

Mundu osotik

Lehen mailan estatuko 77 ikasle izango dira, horietatik 24 Euskal Autonomia Erkidegokoak. Horien artean 14 gipuzkoarrak dira, 7 bizkaitarrak eta 3 arabarrak. Estatuko gainontzeko ikasleen jatorria askotarikoa da: Madril (11), Katalunia (8), Nafarroa (9), Valentzia (6), Gaztela eta Leon (6), Andaluzia (4), Galizia (3), Gaztela - Mantxa (2), Asturias (2), Balear Uharteak (1) eta Kanariar Uharteak (1).

Munduko hainbat tokitatik etorri dira gainontzeko 27 ikasleak. Venezuela (7), Mexiko (5), Ekuador (3) eta Italiakoak (3) nabarmendu dira, eta horiekin batera Kolonbia, Frantzia, Argentina, Belgika, Peru, Txina eta AEBko ikasleak daude.  Lehen mailako ikasleetatik 62 gizonezkoak dira eta 42 emakumezkoak.

Gradua

BCC-Alumnos2014

Basque Culinary Centerrek abiatutako Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduak gastronomiaren eta goi mailako sukaldaritzaren sektorean zegoen hutsune handia bete du lau urteko titulazio ofiziala eskainita. Titulazio hori Europako Goi mailako Hezkuntza Esparrura egokituta dago eta unibertsitatera sartzeko aukera ematen duten ikasketak burutu dituzten gazteei zuzenduta dago batez ere.

Kalifikatutako profesionalen profilak prestatzeko beharrezkoa den guztia eskaintzera bideratuta dago titulua; lanbidearen egungo erronkei erantzuten die eta ikaskuntzari ikuspegi zientifikoa eta teknikoa eransten die, diziplinartekoa.  Lau ezagutza arlo nagusi landuko ditu: Sukaldaritza-aretoa-sommeliertza teknikak, Negozioaren kudeaketa, Zientzia eta Teknologia eta Kultura eta Artea. Eskolak gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak