2017-08-19T14:54:47+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Leartiker zentro teknologikoak, "Polymers and Medical Aplications" jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du

2015/03/16

Martxoaren 18an, Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean egingo da jardunaldia, goizeko 9:30etatik aurrera. Erakunde eta enpresa ezberdinek parte hartuko dute: NanoBasque Agentzia, Mondragon Unibertsitatea, Osakidetza, Tumaker, Osteomodel, AJL Ophthalmic, eta abar.
Leartiker zentro teknologikoak, "Polymers and Medical Aplications" jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du

Aurtengo edizio honetan nanoteknologia, 3D inprimazioa, etxeko ospitaleratzea, prestakuntza profil berriak edota tresna biomedikoen pertsonalizazioari buruzko aukerak eta iritziak eztabaidatuko dira. Ane Miren Zaldua Doktorea, Leartiker Health unitate buruaren hitzetan "ekitaldian maila handiko gaiak tratatuko dituzte, punta puntako hitzaldiekin eta etorkizunerako aukera berriak aztertuko dira".

Biomedikuntzaren arloa: Markina-Xemeingo zentroarentzako etorkizun erronka bat

Leartikerren plan estrategikoan jasotzen den bezala 2016 urterako ikerketa bolumenaren %20-a biomedikuntzaren arloan zerikusia duten sektorean izatea du helburu. Hau lortu ahal izateko hainbat enpresa, unibertsitate eta Europako erakundeekin hitzarmenak sinatu dituzte.

Horrela, gaur egun medikuntzan erabiltzen diren sistemen hobekuntzan material polimeriko berriak aztertzen dabiltza.

Bertan erakunde eta enpresa ezberdinek parte hartuko dute. Besteak beste, NanoBasque Agentziak, Mondragon Unibertsitateak, Osakidetzak edota hiru dimentsiotan inprimatzen adituak diren gipuzkoako Tumaker enpresa; Osteomodel zirujau-lana errazten duten produktuen diseinu, garapen eta ekoizpenetan jarduten den enpresa; eta AJL Ophthalmic 1992 urtetik oftalmologiaren arloan mediku-gailuak garatzen duen enpresa arabarra.

Ekitaldian parte hartzea doakoa da eta jardunaldian izena emateko webean zuzenean egin daiteke www.leartiker.com Plazak mugatuak dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak