Kultura ezberdinak integratzeko festa antolatu du Lea Artibai Ikastetxeak

LAI Koloreak izeneko ekimena bihar ospatuko da Lea Artibai Ikastetxeko zelaian, Markinan. Goizeko 11etan hasi eta 13:30ak bitartean ekintza ezberdinak egingo dituzte.
Card image cap
2024/04/18

Lea Artibai Ikastetxeak LAI Koloreak ekimenaren bigarren edizioa ospatuko du bihar, apirilak 19, Ikastetxean eta, oro har, eskualdean dagoen kultura-aniztasuna ikusarazteko eta ezagutzera emateko helburuarekin.

Herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera egongo da eta artisauak ere egongo dira

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere hitzordua jarri dute eskualdean bizi diren kultura ezberdinekin bat egiteko, elkar ezagutzeko eta kultura-aniztasuna ospatzeko. Horrela, hainbat stand jarriko dira bigarren eskuko gauzak trukatzeko, hala nola arropak, liburuak, jolasak, eta abar. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera egongo da eta artisauak ere egongo dira beraien lanak erakusten. Musika, janari, dantza, jolas eta beste jarduera batzuen bidez kultura ezberdinen inguruan ikasteko aukera aparta izango da.

52891231699_e72e9163ae_k.jpg

Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da eta 13:30ak arte luzatuko da. Ikastetxeko zelaietan ospatuko da. Ez da salmentarik egingo; hau da, stand-etan jarritako produktuak trukatu edo hartu ahal izango dira, ordaindu gabe.

Lea Artibai Ikastetxeak eskualdeko herritar guztiak gonbidatzen ditu apirilaren 19an LAI Koloreak ekimenaren bigarren edizio honekin bat egitera eta kultura-aniztasunean murgiltzera.

Lanerako Prestakuntza Lea Artibai Ikastetxean

Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxea erreferentea da goi-mailako hezkuntzaren esparruan, bai eskualdean, bai eskualdetik kanpo. Urtez urte, bere zerbtiztuak sendotzeko eta hobetzeko lanean dihardu, izan ere, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako eskaintzaz gain, Lea Artibai Ikastetxeak lanerako prestakuntzara bideratutako eskaintza zabala du.

  • Lanerako Prestakuntzako 13.000 ordu, LANBIDEk diruz lagunduta.
  • Herrialde ezberdinetako 1.200 ikasle.
  • Langabetuentzako 44 ikastaro.
  • 75 ikastaro lanean daudenei zuzenduta.

Horrez gain, Lea Artibai Ikastetxeak orientazio- eta laneratze-zerbitzuak eskaintzen ditu, bai eta bitartekaritza-zerbitzu bat ere, eskualdeko edota irregulartasun-egoeran dauden atzerritarrentzat.

 

Irakaskuntza teknikoa