2017-08-19T13:19:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen

2011/05/26

Postamail Euskadiko Kutxaren banku-korrespondentzia elektronikoaren zerbitzua da, eta paperezko gutunen bidalketak ordezkatzen ditu. Bidalketa horiei esker, urtean 3.500.000 gutun baino gehiago, gutun-azal eta guzti, bidaltzeari utziko diete. Euskadiko Kutxako komunikazio arduradunen esanetan, "beharrezkoak ez diren paper kontsumoak arrazionalizatuko ditugu eta natura babestuko dugu".
Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen

Euskadiko Kutxaren webgunea.

Postamail aukeratu duten bezeroen kopurua haziz joan da urtez urte, eta egun Euskadiko Kutxaren bezero guztien % 20 dira.

Euskadiko Kutxaren arabera, "hazkunde hori beren banku-kudeaketak egiteko erabiltzaileek Internet gero eta gehiago erabiltzen dutelako eman da. Gainera, CLNeten, Euskadiko Kutxaren banku elektronikoaren erabiltzaileen kopurua gero eta handiagoa da, baita horren bitartez eginiko eragiketa kopurua ere. Euskadiko Kutxan, aipaturiko bi zerbitzuak lotuta daude. Izan ere, zerbitzu biak aktibatuta dituzten erabiltzaileek beren korrespondentzia elektroniko guztia CLNeten gordeta dute, nahi dutenean eskuratu ahal izateko".

Euskadiko Kutxak Metaposta proiektuarekin ere bat egin du. Hori era guztietako dokumentuak doan, modu seguruan, aldi oro eta lege-balioarekin jasotzeko eta gordetzeko Interneteko gutunontzia eta kutxa gotorra da.

Ekimen horiek guztiak ingurumena errespetatzearen aldeko Euskadiko Kutxaren apustuaren barruan kokatzen dira. Horien artean dago Ekokredituen politika, "ingurumena errespetatzen duten baliabideen inguruko inbertsioak era abantailatsuan finantzatzen dituena".


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak