2017-10-21T03:21:00+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/06/30

Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, ekainean Ekintzaileen I. Topaketa egin zen Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ekintzailearekiko sentsibilizazio programaren baitan ospatu zen jardunaldia.
Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo  Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean parte hartu zuten zenbait ekintzaile eztabaida eta elkarrizketaren unean.

Topaketaren helburua Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen arteko harremanak indartzea izan zen eta, besteak beste, parte hartzaileen artean izan ziren azken hiru urteetan negozio berriren bat martxan jarri duten hainbat lagun. Era berean, une honetan negozio edo ekimenak martxan jartzen ari diren zenbait ekintzailek ere esku hartu zuten.

Dinamika ekintzailea bultzatuz

Guztira, hamabi ekintzailek esku hartu zuten ekimenean eta guztiek izan zuten aukera elkar ezagutzeko eta informazioa elkar banatzeko. Harremanak sendotzeko eta hartu-eman komertzialak sortzeko aukera ere izan zuten.

Aipatu beharra dago parte hartzaileen balorazioa oso positiboa izan dela eta bertaratutako guztiak bat etorri direla aipatzerakoan horrelakoak gehiagotan egin behar direla. Antolatzaileek ekimena urtero antolatzeko konpromisoa hartu dute, eta asmoa da urtez urte parte hartzaileen kopurua handitzea. Izan ere,  gaur egungo ekintzaileak izango dira eskualdearen etorkizuneko garapen ekonomikoa bultzatuko dutenak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak