2017-08-17T03:55:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bergarako epaitegian hitzordua, bihar

2017/01/23

Ordaindu eta Eskuratuko kideek Korporazioaren aurka jarritako demanda kolektiboagatik. Lehendabiziko hitzordu horretan, besteak beste, froga proposamenak eta horien onarpena erabakiko dira, eta epaiketaren eguna zehaztuko da.

Datorren urtarrilaren 24an, Bergarako epaitegian, lehen aldiz elkartuko dira Ordaindu eta Eskuratuko kideek MONDRAGON Korporazioaren aurka aurkeztutako demandan inplikaturiko aldeak (elkarte horiek Fagor Etxetresnak eta Edesa itxi izanak eragindako hainbat bazkide elkartzen dituzte). Bazkide horiek 47,8 milioi euro eskatzen dizkiote Korporazioari, aipatu bi kooperatibekin izenpetuta zituzten borondatezko ekarpen, merkataritzako mailegu eta partaidetza bereziengatik. Finean, demandaren bitartez nahi da MONDRAGONi atxikitako kooperatiba guztiek eta, ondorioz, beraien bazkideek, Fagor Etxetresnetan eta Edesan inbertitutako kapitalen galeraren zenbatekoa ordaindu dezatela.

Prozesuaren lehendabiziko topaketa da, joan den 2015eko azaroaren 27an Bergarako (Gipuzkoa) lehen auzialdiko epaitegian demanda aurkeztu zenetik, eta bi aldeen abokatuek parte hartuko dute. Lehendabiziko hitzordu horretan, besteak beste, froga proposamenak eta horien onarpena erabakiko dira, eta epaiketaren eguna zehaztuko da.

Prozesu judizialari dagokionez, azpimarratu daiteke epaiketan zehar aldeen, lekukoen edo dagozkion perituen galdeketak egingo direla, eta amaieran gertaerei buruzko ondorioak eta ondorengo epaia emango direla.

MONDRAGONen jarrera. MONDRAGON justiziari laguntzeko asmoarekin joango da epaiketara, demanda arrazoitu duten gertaerak guztiz eta erabat argitu daitezen.

MONDRAGONek 2014ko urrian argitaratutako idatzi batean adierazi zuen bi elkarteen hasierako eskaerei buruz zuen jarrera, hau da, “kooperatiba bakoitza da bete-betean bere erabaki enpresarial zein instituzionalen erantzulea, eta bere etorkizunaren jabea”. 

Horrenbestez, adierazi zuen “ez daukala zentzurik MONDRAGONera jotzeak erantzule bila, kooperatiben jarraitutasunaren gaineko erabakiaren erantzukizuna erabakia hartu zutenei baitagokie, ezta bazkideak indibidualki bere kooperatibari eginiko ekarpenaren zenbatekoen itzulera MONDRAGONen erakundeei eskatzeak ere, alegia, konkurtsoko sozietateen hartzekodun nagusiak direnei”.

Halaber, adierazi zuenez, “MONDRAGONek ezin die inondik inora aipatutako elkarteen aldetik eginiko eskaerei erantzun, MONDRAGONen izaera eta errealitatetik at dauden eskaerak direlako”.<0} Edozein modutan ere, gehitzen zuenez, “enpleguari irtenbidea ematea da, oraindik ere, MONDRAGONeko kooperatiben borondatea eta lehentasuna. Eta horretan dihardute buru-belarri bi kooperatibak itxi zirenetik”.

Azkenik, demandaren jartzaileek egindako aipamenaren inguruan, MONDRAGONek FEE/Edesaren egoerari buruzko informazio faltsua zabaldu duelakoan, Korporazioak dio adierazpen hori guztiz okerra dela eta ez datorrela bat gertaerekin, eta gaineratu duenez, “demandatzaileek une oro izan zuten kooperatiba horien egoera ekonomiko-finantzarioaren berri”. 

Ikusi dokumentua PDFan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak