2017-12-18T09:55:22+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Basque Culinary Centerrek D’elikatuz Bizi kanpainan parte hartu du elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren garrantziaz kontzientziatzeko

2013/11/25

D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak zortzigarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz.
Basque Culinary Centerrek D’elikatuz Bizi kanpainan parte hartu du elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren garrantziaz kontzientziatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen. Ezin da beste modu batera izan bai eskumen ikuspegitik (Lurralde Historikoen Legea bezala ezaguna denaren edukien garapena eta bere ondorengo hedapena Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen baitan), bai Lurraldeko kirol sisteman esku-hartzeko programen ikuspegitik ere ekimen garrantzitsuenetako bat izan baita.

Aldundi honentzat, kirola, Europako Kontseiluak definitzen duen zentzuan, “Jarduera fisikoaren edozein forma da, zeinak partehartze antolatu edo ez antolatuaren bitartez, egoera fisiko eta psikikoaren adierazpen edo hobekuntza, gizarte harremanen garapena edo lehiaketa maila guztietan emaitzen lorpena dituen” osasuntsua izan behar du eta bestela ez da kirola izango.  Horregatik, bere esku-hartze programa guztietan, Eskola Kiroletik hasi, Guztientzako Kirola eta Errendimendu kirol edo kirol federatuan, osasuna den gure filosofiaren ardatza nagusia. Askotan errepikatu izan den moduan aldarrikatu nahi genuke “mutil edo neskatila baten osasuna ez dela domina batengatik aldatzen” eta hau kirol jarduerako esparru guztietara hedatu daiteke, heziketa integrala, osasun fisiko eta psikikoa, kirolarena urrean jarrera etikoa, iruzurrarena urkako borroka, izan behar dute gure bidai orri, administrazio publikoak Kirolean duen esku-hartzearen oinarri.

Filosofia guzti hau ez da bakarrik testu arauemaileetan sostengatzen, Munduko Osasun Erakundeak osasun helburuekin Kirola sustatzeko aholkuetan baizik. Aholku hauek UNESCOk Milurtekoaren helburuen garapenerako egindako programan txertatzen dira, kirolak bakea eta garapena sustatu ditzakeela eta tolerantzia eta elkar ulertze ingurune baten sorrera ahalbidetu dezakela azpimarratuz. Gaisotasun ez kutsakorren prebentzio eta kontrolaren 2011ko irailaren 19ko ebazpenean bizitza ohitura osasuntsuak sustatzen dira eta bereziki jarduera fisikoa.

UNESCOtik baita ere, 2013ko maiatzean, BERLINGO ADIERAZPENA deritzona garatu da, Heziketa Fisikoa eta Kirolaren arloko Ministro eta Goi Funtzionarioen Nazioarteko Konferentziatik datorrena eta non berriro azpimarratzen den kirolaren garrantzia bizitza estilo osasuntsuen eta haurtzarotik hasitako bizitza kalitatearen sustapenerako baliabide bezala. Europako Esparruan, 2007ko Uztailaren 11an Europako Batzordeak onetsi eta Europako Parlamentuak berretsitako Liburu Zuriaren edukiak azpimarratu ditzakegu,  non kirolak gizartean izan behar duen eginkizunetako bat “jarduera fisikoaren bitartez osasun publikoa hobetzea” izan behar duen.

Honez gain eta azken argudio bezala, Europako Batzordeak berriki, 2013ko abuztuan onetsi ditu “ Osasunerako onuragarri den jarduera fisikoaren zeharkako sustapenaren inguruko Kontseiluaren gomendioak! Eta “mugitu zure besaulkitik” ekimena martxan jarri du europako biztanleriaren sedentarismoa burrukatu asmoz. Gainera, bukatzeko, Nazio Batuek “KIROLA ETA JARDUERA FISIKOAREN” nazioarteko egunaren ezarpena hautatu duten, mundu osoan urtero apirilaren 6an ospatuko dena.

Argudio guzti hauengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskadiko esparruan garatu diren ekimen publiko eta pribatu esanguratsuenetan presentzia izan du: Eusko Jaurlaritzak, hiru Aldundiek eta EUDEL-ek bultzatutako Bizitza Osasuntsurako Estrategian, edota 2011an Euskadin Jarduera Fisikoa Sustatzeko martxan jarri zen AKTIBILI estrategian.

Guzti honetan oinarritzen da, 2009an D´elikatuzekin hasitako elkarlana, non haur eta gaztetxoei zuzendutako “Bizi d´elikatuz eta mugituz” gidaren argitalpenean eta bestelako ekintzetan parte hartu genuen, hurrengo urteetan bezala, Lurraldeeko biztanlegoarentzat onuragarria izan daiteken ekimen honekin eta aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko asmoz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak