2017-12-18T02:27:58+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Alecop 50 urte, erronkez beteriko ospakizuna

2016/09/21

Ekitaldi instituzionalarekin ospatu du gaur arratsaldean Alecop kooperatibak 50.urteurrena. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburu Angel Toñak eta MONDRAGONeko presidente Iñigo Ucinek esku hartu dute ekitaldian.

Numeroak hotzak badira ere, askotan esanguratsuak izaten dira eta hala gertatzen da Alecop kooperatiban. Historiari gainbegiratua emanez gero, 13 mila ikasle-bazkide baino gehiago igaro dira Arrasateko kooperatibatik, alternantzian ikasi eta lan egiteko aukera izan dutenak. 200 enpresa baino gehiagorekin egin dituzte hitzarmenak eta kolaboratu izan dute eta 80 profesionaleko taldea aritu da urte luzeetan ametsa zena egi bilakatu nahian.

IMG_1641  

Alecop-eko presidente Kepa Bergara izan da gaurko ekitaldiari hasiera eman diona eta 50 urteko bidean, "gure enpresatik igaro diren sortzaile, ikasle-bazkide, enpresa kolaboratzaile, unibertsitate, korporazio eta egitura profesionaleko langile bazkide guztiei eskerrak emanez" hasi du bere interbentzio labur baina hunkigarria. "Proiektu sozial honen sustatzaileek grina erakutsi zuten eta gaur gaurko ekintzaile askok badute zer ikasi haiengatik". Etorkizunari begira, memoria bai, baina bereziki kreatibitatea, ilusioa eta konpromisoa ez zaizkiola Alecopi faltako gaineratu du Kepa Bergarak. 

Hazia landu uzta jasotzeko

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuak eskertu dio Alecopi urtetan egindako lana: "lan-ikasketa alternantziaren prozesuarekin langile prestuak gizarte eta enpresa hobeagoetan txertatzen lagundu diguzuelako". Gaur egun Alecop nazioartekotze prozesu batean murgilduta dago, hezkuntza eta formazio proiektuak gauzatuz Mexikon, Arabian eta Zelanda Berrian hain justu ere. MEI (MONDRAGON Educación Internacional) egitasmoaren barne dihardu lanean kooperatibak. 

IMG_1658

Alecop-eko gerentea eta presidentea, ekitaldiaren ondoren.

Eugenio Astigarraga 

Eugenio Astigarraga MUko irakasle eta doktoreak, eta Alecop-eko langile ohiak, etorkizunaz hitz egin du eta erronka inportantea zerrendatu ditu: "Erronkak arlo teknologikoan, ekologikoan, sozialean, ekonomikoan eta kooperatibaren arloan" adierazi du Astigarragak. "Ezagutzaren langilearen arora goaz zuzenean eta etorkizunean ezagutzaren nomadak formatu beharko ditu Alecopek. Horretarako bidelagunak beharko ditu; unibertsitatea, Korporazioa eta Administrazioa, besteak beste". 

Kooperatibagintzaren sustatzaile

Azkenik, MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucin-ek hartu du hitza. Ucinek fokoa kooperatibagintzan jarri du, eta Alecop-eko kooperatibagintzaren sustapenean izango duen lan garrantzitsua nabarmandu nahi izan du: "MONDRAGONek azken kongresuan onartutako ponentziaren haritik, kooperatibaren balioak nabarmendu behar ditugu etorkizunean, gazteak kooperatiba zer den ezagutu dezaten eta buzti daitezen kooperatibagintzarekin. Arlo horretan lan handia egin dezake Alecop-ek".

Ekitaldiaren ondoren, luntx ederraz gozatzeko aukera izan dute Garaia Berrikuntza Gunera gerturatu diren 150 lagunek. Zorionak, Alecop!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak