2017-10-22T03:09:42+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

2015ko Sukaldeko Elkarrizketek sukaldaritzaren abangoardia eta etorkizuna aztertuko dituzte

2015/02/17

Andoni Luis Adurizek, Juan Mari Arzakek, Joxe Mari Aizegak eta Iñaki Martínez de Albénizek bosgarren edizioaren edukia aurkeztu dute gaur goizean. Topaketan parte hartuko duten hizlarien artean honako hauek daude: Vicente Todoli, Mikel Iurriaga (El Comidista), Genís Roca, Charles Spence (Oxfordeko Unibertsitateko katedraduna) eta Macarena Rey (Master Chef programaren produktorea).
2015ko Sukaldeko Elkarrizketek sukaldaritzaren abangoardia eta etorkizuna aztertuko dituzte

“Urte askotako jarduera biziaren ondoren, gastronomiaren eta sukaldaritzaren etorkizunari buruzko eztabaida dugu egiteko. Eta Elkarrizketak ekimena horretarako esparru ezin hobea da”. Halaxe mintzatu da gaur goizean biltzarreko edukien zuzendaria, Iñaki Martínez de Albéniz, biltzarraren bosgarren edizioaren programa aurkezteko ekitaldian. Basque Culinary Centerren izango da, martxoaren 9an eta 10ean. “Vanguardia, anticipando el futuro” (Abangoardia, etorkizunari aurrea hartuz) goiburuarekin, Sukaldeko Elkarrizketek hainbat ikuspegitatik helduko diote gaiari, hala nola artearen, diseinuaren, teknologiaren eta komunikazioaren ikuspegietatik.

Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Joxe Mari Aizegak, hizlarien maila handia goraipatu du. Azpimarratu duenez, “luxu bat da artearen, teknologiaren, ikerkuntzaren eta modaren munduetako pertsonaiek gastronomiari buruzko eztabaida honetan parte hartu nahi izatea".

Hitzaldiak elkarri lotuta egongo dira eta interaktiboak izango dira. Gainera, zaindutako eszenaratzea izango dute, gastronomiari buruzko galderei erantzuteko eta kontzeptuetan sakontzeko. Izan ere, gastronomiaren munduak gero eta galdera gehiago egiten dio bere buruari.Eztabaidatu beharreko lau gai handiak honako hauek izango dira: Zer da abangoardia? Nola prestatu etorkizuneko sukaldaritza-esperientzia? Zer teknologiak gaindi ditzakete gaur egungo sukaldaritzaren mugak? Eta zer egin dezake sukaldaritzak bere lorpenak gizarteratzeko eta ezagutarazteko?

Eztabaida sutsua eta liluragarria izango da, adostasunak eta ezadostasunak erakutsiko dituena. Horretan parte hartuko duten hizlarien artean honako hauek ditugu, besteak beste: Genís Roca –gizarte-sareen alorrean gehien eragin duen adituetako bat; berak dioenez, “datozkigun garaiak aldatuko dituen eragilea, teknologia ez ezik, jarrera ere izango da”–, Charles Spence –Oxfordeko Unibertsitateko katedraduna eta zentzumen-aniztasunaren arloko munduko aditu nagusietako bat–, Mikel Iturriaga –El Comidista ezizenez ezaguna eta gastronomiari buruzko blogari nabarmena– eta Macarena Rey –Master Chef telebistako programa arrakastatsuaren produktorea–.

2015ko Sukaldeko elkarrizketak

Sukaldeko elkarrizketak 2007an sortu ziren, diziplina anitzeko ezagutzen arteko zubiak eraikiko zituen nazioarteko biltzarra izateko xedez. Euro Toques sukaldarien nazioarteko elkarteak –18 lurraldetako 3.500 sukaldari baino gehiago hartzen ditu barne– eta Basque Culinary Centerrek bultzatutako behatokia da. Bertan munduko aditurik ospetsuenek hartzen dute parte, giro lasai batean, orokorrean elkarri bizkarra emanda dauden zientziaren eta artearen arloko diziplinen artean sinergiak sortzeko.

Aurtengo edizioa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Donostia Turismok sustatu dute, eta honako babesle hauek ditu: Heineken, Martiko, Pescado de la Rula de Avilés konfiantza-marka, Covap, Balfegó, Vestuario Laboral Monza, Bodegas Murua, Café Dromedario, Asociación Bodegas Innovadoras del Bierzo “Autóctona” eta El Cuarto del Reguerón / Delsoto. Biltzarreko hornitzaile ofiziala, berriz, Makro da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak