Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
'Esperientzia kooperatiboaren gakoak’ ikastarorako izen-ematea zabalik

Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzentzen duen Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastarorako izen-ematea zabalik da, eta gaztelania eta ingelesez emango da, nazioarteko ikasleei zuzendua. Online ikastaroaren bigarren edizioa otsailaren 11an hasi eta martxoaren 21ean bukatuko da. Arrasaten egingo den egonaldia, berriz, martxoaren 31tik apirilaren 4ra egingo da gaztelaniaz, eta apirilaren 4tik 11ra ingelesez. Izen-ematea urtarrilaren 29an itxiko da.

Iazko ikastaroan parte hartu zuten lagunak, COPRECIra egindako bisitan.
Ikastaroan MONDRAGON Kooperatiba Esperientzia ezagutu ahalko da: munduko kooperatiba-ekosistemarik puntakoenetako bat. 70.000 pertsona baino gehiago biltzen dituen proiektu sozioenpresarialak 80tik gora kooperatiba, unibertsitate bat eta I+Gko 12 gune biltzen dituena.
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eskaintzen duen ikastaroa MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboan interesa duten nazioarteko ikasleei zuzenduta dago; hainbat arlotako irakasleei, ikertzaileei eta kooperatibistei.
Programa
Online ikastaroan MONDRAGON Esperientzia ulertzeko kontzeptu gakoak landuko dira; besteak beste, kooperatiba kontzeptua, Arrasateko esperientziaren bilakaera historikoa eta interkooperazioa.
Bestetik, egonaldiaren helburua da MONDRAGON kooperatibak bertatik bertara ezagutzea eta proiektu sozioenpresarial honen ezagutzan sakontzea. Egonaldia aukerakoa izango da, eta parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik online ikastaroa eginda izatea.