Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Ulma Agricolak obra garrantzitsuak gauzatu ditu Afrika kontinentean
Mota guztietako instalazioak egin ditu Ulma Agricolak Afrika kontinentean: bai helburu zientifikoa duten zentro txikiak, bai East London zonaldeko nekazaritza komunitateak garatzeko instalazioak.
Instalazio hauetan puntako aurrerapenak erabili dira. Esate baterako, ikerketarako eraiki diren nabeetako bat 12 m zabaleko eta 30m luzeko nabea da, isurki bikoitzeko aireztapenarekin, sentsore batzuekin motorizatuak eta automatizatuak.
Horretaz gain, herrialdearen hego-ekialdean egindako instalazioak klima epeleko zonalde bateko tomate laborantzarako dira eta tximeleta motako superzenit aireztapenarekin hornitu da, aireztapen hobea izateko. Irekidura horiek antitrip sarearekin babestua daude, automatismo baten eta sentsore batzuen bidez kontrolatuak. Instalazioak parrilladura sistema bat ere badauka hariak eusteko balioko duena, laboreak horietatik igo ahal izateko eta instalazioaren bi aurrealdeak indartzeko besoak ere badauzka. Horietaz gain, instalazioak fertirrigazioaren buru sistema dauka.