Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
Eroskik 2021-2024eko Plan Estrategikoa abiatu berri du, eta, ohi bezala, antolamendu egitura egokitzea ekarri du horrek. Testuinguru horretan, Rosa Carabelek —Salmenten Sare Komertzialeko zuzendari nagusi izan dena azken aldi estrategikoan— Eroski taldearen zuzendaritza nagusia hartu du bere gain, zeina zuzenean baitago taldearen lehendakaritzaren mende, Agustin Markaide buru delarik.
Zuzendaritza Kontseiluak kide berriak hartuko ditu gaur egungo arloetako zuzendaritzetatik.
Zuzendaritza Kontseiluak kide berriak hartuko ditu gaur egungo arloetako zuzendaritzetatik. Hala, hartan sartuko dira Operazioetako zuzendaria, Alberto Madariaga; Berrikuntzako, Eraldaketa Digitala eta Informazioaren Teknologien arloko zuzendaria, Enrique Monzonis; zuzendari ekonomiko-finantzarioa, Jose Ramon Anduaga; eta Garapen zuzendaria, Javier España. Zuzendaritza Kontseilu berria osatuko dute zuzendari sozialak, Iñigo Eizaguirrek; Erosketetako zuzendariak, Beatriz Santosek; eta Marketin Estrategikoa eta Bezeroaren arloko zuzendariak, Eva Ugartek; jada lehengo Zuzendaritza Kontseiluko kideak zirenak.
Antolamendu egitura berriak zuzendaritza korporatibo bat sortzea dakar, hori ere lehendakaritzaren mende, Javier Amezaga buru duelarik.