Pandemia: zorigaitzezko urteak utzitako ikasgaiak

Pandemia: zorigaitzezko urteak utzitako ikasgaiak

Pandemiak gure bizitza markatu du, errotik. Gizarteak, eta bereziki enpresek, aldatu egin behar izan dute Covid-19tik eratorritako erronka berriei aurre egiteko.
2021/03/17

Azken urte honetan aldaketa handiak eta etengabeak izan ditugu. Denbora errekorrean, telelaneko praktikak, negozioak eraldatzeko prozesuak, tresna digital berriak… ezarri dira. Prebentzio- eta segurtasun-neurriak areagotu egin dira, "egutegi mugikorra" prestatzeak nabarmen egin du gora, absentismo-tasak bezalaxe, eta, zorionez, lankidetza- eta elkartasun-laginak ere biderkatu egin dira.

2020ak utzitako ikasgaiak

TU Lankidek, hain mingarria den egoera honen alderik onena bideratzeko asmoz, pandemia garai honetan kooperatibek egindako ekarpenen atzera begirako azterketa egin du. Eta 2020an egindako ekimenen lagin bat jaso dugu, lau multzotan banatuta: jardueren egokitzapena, zerbitzu indartuak, ekintza solidarioak eta omenaldiak/esker onak.

Beraien jarduera egokitu duten kooperatibak

bexen.jpeg

 

Zerbitzu indartuak uneko beharrei erantzuteko

osarten.png

Elkartasunaren adierazgarri

comidas orona.jpeg

 

Urtebete eta gero, ondo egindako lanaren aitortza

recordamus.png

 

Era berean, azpimarratu behar da epe honetan TU Lankide komunikazio-erreferente bihurtu dela, datuek erakutsi duten bezala (gure irakurleei eskerrak eman nahi dizkiegu):

 

microbio global.png