Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Ausolanek "Los Salvacomidas" ekimenean parte hartzen du haurrei 60.000 menu osasungarri emateko

EIT Food europar partzuergoak (Europako Hegoalderako egoitza Espainian du), Ausolan kooperatibak (eskola eta egoitzetarako bazkarietan espezializatua) eta Madril, Bilbo eta Gipuzkoako Elikagai Bankuek ekimen bat jarri dute abian, eta, horren bidez, 60.000 haurrentzako menu baino gehiago prestatu eta entregatu ahal izango dira maiatzaren erdialdetik ikasturte honen bukaera arte.
Proiektuak 220.000 euroko inbertsioa du, EIT Food-ek emana, eta haren helburua da elikadura sistema iraunkorragoa, osasungarriagoa eta konfiantzakoa izatea. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorea ezagutzen laguntzen du, eta ekimenean parte hartzera gonbidatu da, soberakinak eta elikagai osasungarriak emanez.
Ausolan, aitzindari da sukaldaritza kolektiboaren sektorean, MONDRAGON Korporaziokoa da eta 50 urteko esperientzia du egunero janaria banatzen. Ausolan arduratuko da lehengaia jasotzeaz, eguneko 1.500 menu prestatzeaz 45 egunez eta adostutako hiru elikagai-bankuetan banatzeaz. Horiek, azkenik, xede-publikoari arreta ematen dioten 250 gizarte-erakunderekin jarri dira harremanetan (baliabide gutxi dituzten familietako haurrak), eta horien artean banatuko dituzte hamaiketakoak, behar bezala paketatuta.
Prozesu osoa irizpide osasungarri, nutrizional eta higienikoen arabera eginen da: lekaleak, arroza, barazkiak, fruta eta jogurta bezalako produktuak banatuko dira. Elikagai guztiak eskoletako jantokien estandar berak izanen dituzte, hozte, manipulazio eta abarri dagokienez. IMDEA Alimentación institutuak menuen balorazio nutrizionala egin du.
Era berean, adingabeei ematen zaien janariaren osagarri gisa, datorren astetik aurrera, familiei banatuko zaizkien poltsetan jolasak eta elikadura osasungarriko ohiturak sustatzeko jarduerak sartuko dira. Deskargatzeko elementu didaktikoak dituen webgune bat ere jarriko da martxan.
Ekimenaren helburuak
‘Los Salvacomidas’ izeneko ekimen honek, aldi berean, hainbat helburu betetzen ditu, COVID-19 krisiaren eraginagatik une erabakigarrian. Alde batetik, behartsuenen beharrak asetzen ditu, arreta berezia jarriz haurren artean, gizentasun edo desnutrizio arriskuak saihestuz eta jateko ohitura osasungarriak hartuz. Alde horretatik, NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) 2. (Zero gosea) eta 12. (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) helburuak lantzen ditu proiektuak.
Bestalde, elikagaiak alferrik galtzea saihestu nahi da kanpaina honetan. Sektoreko soberakina erabiltzen da, produktu batzuen eskaera murriztearen edo esportatzeko zailtasunaren ondorioz, besteak beste. Dohaintzari edo prezio baxuetan egindako erosketari esker, alferrik galduko liratekeen galkorrak aprobetxatzea espero da. Zenbait enpresak, hala nola AN Taldeak, Alkorta Bakailaoak eta Danonek, konpromisoa hartu dute kanpaina honetarako produktua emateko.
Otorduak Ausolanek Euskadin eta Madrilen dituen sukalde zentraletan egingo dira, eta Elikagaien Bankuak herri ezberdinetan prestatu dituen nabeetara eramango dira. Kooperatibak bere langileen boluntarioak izango ditu proiektu honetarako.