Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
ORONAk Scan Heis norvegiar enpresa erosi du

Orona mugikortasun soluzioetan espezializatutako euskal konpainiak (Hernanin du egoitza) Bergen hirian dagoen Scan Heis enpresa norvegirra erosi du. Sektorean 26 urteko esperientzia du Norvegiako enpresak eta "sakon ezagutzen du merkatua", Hernanin egoitza duen euskal konpainiak jakinarazi duenez.
Eragiketa horrekin, Oronak handitu egin du Norvegian duen presentzia, eta Eskandinaviako herrialdean 21 milioi euro inguru fakturatzea aurreikusi du. Dagoeneko zortzi bulego eta kualifikazio handiko ia 100 profesional ditu Norvegian.
Atle Helland Scan Heis enpresaren jabe ohi eta gaur egungo zuzendariak esan duenez, "parte izateko konpainiarik onena zen Orona, aukera ematen baitzuen kalitateko zerbitzu eta produktu bat sustatzeko gure bezero orientazioa mantenduz, zeina gure enpresaren ezaugarri izan baita urteetan".
Oronak integrazioaren "oso balorazio positiboa" egin du, bere bezeroei herrialde osoan "zerbitzu lehiakorra eta kalitatekoa eskaintzeko gaitasuna indartuko baitu". Scan Heis enpresaren taldea sartuta, Oronak hazten eta lanean jarraitzen du Norvegian duen presentzia handitzeko. Iaz, besteak beste, Frantzian, Polonian, Portugalen eta Norvegian egin zituen erosketak Oronak.
Orona Europako eta Amerikako 11 herrialdetan 30 enpresa baino gehiago dituen enpresa taldea da. Europako hamar igogailu berritik bat Oronak egina da, eta 100 herrialdetan baino gehiagotan instalatzen dira bere produktuak. Munduko 250.000 igogailuk Oronaren teknologia dute, eta Europako lehena da igogailu osoak ekoizteko ahalmenari dagokionez. Ekodiseinuko ziurtagiria (ISO 14006) eskuratu duen mundu osoko lehen igogailu enpresa da.