Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Orkli Milango Mostra Convegno Expoconfort azokan egon da
MCE Mostra Convegno Expocomfort, bi urtez behingo nazioarteko azoka honetan berokuntza, aire egokitu, hozte-sistema, osagai, balbula, osasun-teknologia, komunen mundua, uraren tratamendua, tresnak eta erremintak, energia berriztagarriak eta zerbitzuak aurki daitezke.
Bertan, produktu berritzaileen, osagaien eta horiek eraikuntzako industrian duten aplikazioaren ikuspegi orokor bat eskaintzen da. Horrez gain, baita energia-eraginkortasunerako teknologietarako azken joerak ere. Mostra Convegno Expocomfortek aldi berean biltzen ditu nazioarte mailako eskaintza eta eskaria.
Orkli, MONDRAGON Taldeko enpresak, konfort sektorean dituen berrikuntza nagusienak aurkeztu zituen. Horien artean, nabarmentzekoak dira erregailu eta eguzki-sistema gama berritzaileak.
Produktuen gama berri honekin, Orklik bere estatusa finkatu du eta ur beroketa sektorean maila globaleko erreferentziazko enpresa bihurtu da. Horretarako, mundu mailan, produktu gama integrala eskainiz.
Orkliri buruz
1982. urtean Ordizian (Gipuzkoa) sortu zen. Gaur egun 900 langiletik gora ditu eta urtean 150 milioi euroko fakturazioa gainditzen du. Bere aktibitate nagusia hiru negozio unitatetan egituratuta dago: Segurtasun Termoelektrikoa, Berokuntza eta Ur Beroketa.
Orkli, izaera sozial nabarmena duen enpresa moduan gailentzen da. Errentagarritasuna bezeroaren, langilearen eta gizartearen alde lan eginez lortu nahi du. 30 urte baino gehiagoko ibilbide profesional baten ondoren, gaur egun, esparru globaleko eta nazioarteko mailan lehiakorra den enpresa da. Produzitzen duen % 80 esportatzen du eta fabrikazio plantak ditu Espainian, Txinan eta Brasilen.