Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Orbeak Sabino Arana saria eskuratu du
Pasa den abenduaren 29an entregatu ziren Sabino Arana Fundazioko sariak, Bilboko Arriaga antzokian. Bertan, Juan Mª Atutxak, Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, eta Irune Zuluagak, erakundeko zuzendariak, aurkeztu zituzten 2016ko saridunak.
Saridunak izan dira: Pedro Luis Uriarte, Orbea, Egibide, Matxalen Ziarsolo, Tolosako Ekinbide Etxea eta “Guernica” margolana.
Bizkaiko Mallabia herrian dagoen Orbea, S. Coop enpresak, 175 urtetik gorako ibilbidea daukan enpresa kooperatiboak, saria jasoko du “negozioa berrantolatzeko gaitasuna izan ostean, lasterketako eta mendiko bizikletak fabrikatzen dituen nazioarteko erreferentea bihurtzeagatik”, aipatu dute.
Horrez gain, aipatu da “Orbea 65 herrialdetan baino gehiagotan dago eta enpresa arrakastatsuaren adibide gisa ikasten da unibertsitateetan. Orbea nagusi da estatuko merkatuan eta munduko hamar bizikleta-marka ospetsuenen artean dago; beraz, euskal industriaren bandera-ontzietako bat dugu nazioartean”.
Sabino Arana Fundazioko arduradunen esanetan, sariak “produktu asko garatzeko gaitasuna aitortzen dio enpresari, bizikletez gain, kaskoak, hidratatzeko bizkar-zorroak, lanabesak eta txirrindularitzako arropa saltzen baititu, guztiak ere berrikuntzan eta enpresak berak sortu eta diseinatutako produktuetan oinarrituta”.