Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Orbea eta LABORAL Kutxa Euskadi Fundazioaren alde
Joan den urtarrilaren 21ean, asteartean, San Mames estadioan aurkeztu zen Euskadi Fundazioa. Ia 500 pertsona bertaratu ziren gonbidatuen, babesleen, agintarien eta erretiratutako txirrindularien artean. Horien artean, Orbea babesle nagusi gisa, eta baita LABORAL Kutxa ere, maillota emango die neskei eta 23 urtez beherakoei.
Horrez gain, ekitaldian izan ziren egun aktiboan dauden txirrindulariak, Pello Bilbao bezala. Eta baita erretiroa hartu duten beste asko: Igor Astarloa, Beñat Intxausti, Igor Antón, Purito Rodríguez, Koldo Fernández de Larrea, Iker Camaño, Amets Txurruka, Roberto Laiseka, Iñigo González de Heredia y Haimar Zubeldia, entre otros.
“Lasterketa guztietan borrokatu nahi dugu”
Jorge Azanza kirol-zuzendariak esan zuen “denboraldiaren hasieratik nahi dugu presente egon. Une garrantzitsuenak Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasika izango dira. Ikusiko dugu Vuelta bezalako probetara gonbida gaitzaketen, baina obsesionatu gabe. Egutegi handia dago Espainian, Portugalen, Frantzian edo Italian, eta bidaiaren bat Txina bezalako leku exotikoetara”.
Mikel Landa presidenteak, hunkituta, adierazi zuen “egun berezia da guretzat, eta oso pozik gaude egin dugun taldearekin. Orain errepidean erakutsi behar dugu”.
Proiektu soziala
Aurkezpenean, bestalde, Euskadi Fundazioak gizarteari egiten dion ekarpena ere azpimarratu zen; izan ere, “lurralde honetan kirola eta bizikleta sustatzen urteak daramatzaten erakundeen laguntzari esker egin dezakegu aurrera”.
