Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Ongi etorria kooperatibismo masterreko nazioarteko ikasleei
Eskoriatzako campusean egindako ekitaldian, ongi etorria eman zaie nazioartetik etorritako Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko zazpi ikasleei. Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Leire Uriarte Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko koordinatzaileak egin diete harrera eta egonaldiaren programa azaldu diete El Salvador, Italia, Katalunia, Kolonbia eta Mauritaniatik etorritako ikasleei.
Nazioarteko master hau online eskaintzen da baina, ikasleek aukera dute, formazioa osagarri moduan, euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko.
Fakultateko dekanoak ikasleei ongi etorria emateaz gain, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea aurkeztu die, bai eta honen egitura zein praktika kooperatiboak. Nazioarteko master hau online eskaintzen da baina, ikasleek aukera dute, formazioa osagarri moduan, euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko. Helburu horrekin diseinatu dute egonaldia, eta Uriartek ikasleei azaldu bezala, hurrengo esperientziak ezagutzeko aukera izango dute Euskal Herrian: Gipuzkoan, Otalora, Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroa; Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea, Soraluce, Lagun Aro, Ulma Taldea, Mundukide Fundazioa, Arizmendi Ikastola, Emun, Goiena, Fagor Automation, eta Debagoiena 2030 eta KoopFabrika egitasmoak.
Gasteiz aldean Eraman, bizikleta bidezko banaketako kooperatiba bezalako esperientzia berritzailea. Eta Bilbon, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktoriako (BBF) eta AS Fabrik campuseko hainbat ekimen. Kooperatiba eta erakundeetara egingo dituzten bisitatik aparte, baliatuko dute egonaldia arlo akademikoan ere sakontzeko. Hala, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, hainbat formazio saiotan parte hartuko dute eta Master Bukaerako Lanetan aurreratzeko, tutoretzak egingo dituzte.