Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Onda Vascako programa berezia Mondragon Unibertsitatetik
Gaur osteguna, Xabier Lapitz eta Onda Vascako bere ekipoa Arrasaten da, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen aukera formatiboa eta ikerketa lerroak bertatik bertara ezagutzeko. Goizean zehar elkarrizketa ugari egiten ari dira, besteak beste, Iosu Zabala errektoreari.
Iosu Zabalarekin estreinatu dute gaur goizean Mondragon Unibertsitateari buruzko programa berezia, Onda Vasca Irratian.
Jarraian beste gonbidatu batzuk ere izan dituzte. Esate baterako,
Jon Altuna, errektoreordeak azken urte hauetan Mondragon Unibertsitateak izan dituen aldaketa nabarmenenak errepasatu ditu. Era berean, unibertsitateak izan duen bilakaeraren datuak eman ditu, graduko eskaintzak zein momentuko emaitza positiboak goraipatuz. 

Ondoren, Oronako ordezkaria den Antonio Pérez, MIKeko David Sánchez, eta Nerea Alzola izan dira hizlari. Ikerketak unibertsitatean duen garrantzia nabarmendu dute.
Eta horretaz gain, ikasleek ere izan dute beraien esperientziaz hitz egiteko Onda Vascako irratsaioan: Iker Pedrosa (Goi Eskola Politeknikoa), Irantxu Goienetxea (Enpresagintza) eta Arkaitz Larruzkueta (HUHEZI).
