Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Mundukidek elkartasuna aldarrikatu du pandemiari aurre egiteko
Covid-19k munduan eragindako krisiaren eraginaz jabetuta, eta kontuan hartuta pertsona guztiei eragiten diela, “hemengoa edo hangoa garen kontuan hartu gabe”, Mundukidek bideo hau jarri du abian, eta bertan “elkartasuna ezin dela gelditu” aldarrikatu du.
Azken hilabeteetan COVID-19ak sortutako egoerak agerian utzi du zein garrantzitsua den pertsonen arteko elkartasuna eta lankidetza.
Egoera honetan, elkartasuna ez gelditzearen hautua egin du Mundukidek, lankidetza programei dagokien jarraipena emanez eta tokian tokiko egoerara egokituz, elkartasun eta lankidetza, gure gertuko gizartetik haratago ere, errealitate bihurtuz.
Pandemiak areagotu du krisi egoera
Munduan pertsona askorentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa.
Gainera, munduan 3.000 milioi pertsona inguruk ezin dituzte prebentzio-neurriak mantendu, ez dutelako urik eskura, ez dutelako saneamendurik edo, besterik gabe, nutrizioa desegokia dutelako eta ez dituztelako oinarrizko osasun-zerbitzurik.
Haur, gazte eta heldu guzti horiengatik, gure zereginarekin jarraitu behar dugu, elkartasuna ezin baita gelditu.